15:07

Athletic club

EBAZPENA

Lehiaketa Batzordeak ez du onartu Atletico Madril-Athletic Kopako partidaren ordutegi aldaketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrenbestez, madrildarren eta zuri-gorrien arteko Kopako finalerdiko joaneko partida otsailaren 7an, asteazkenean, jokatuko da, 21:30etik aurrera.

  • Atletico Madrilek eta Athleticek iragan denboraldian jokatu zuten Ligako partida. Argazkia: EFE

    Atletico Madrilek eta Athleticek iragan denboraldian jokatu zuten Ligako partida. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atletico Madrilek eta Athletic Clubek elkarren aurka jokatu behar duten Errege Kopako finalerdietako joaneko neurketaren datak bere horretan jarraituko du, hots, datorren asteazkenean jokatuko da, otsailaren 7an, 21:30etik aurrera. Ondorioz, Lehiaketa Batzordeak ez du onartu Mdrilgo taldeak egindako eskaria. Hala, jakinarazi du Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) ohar baten bidez.

"Lehiaketa Batzordeak Atletico Madril-Athletic Club partidaren ordutegia, Errege Kopako finalerdietako joaneko partidari dagokiona, aldatzeko eskaera ezestea erabaki du. Hartara, berretsi egin da lehia hori 2024ko otsailaren 7an (asteazkena), 21:30ean jokatzeko asmoa. Alabaina, horrek ez dio eragiten organo honen eskuduntzetatik at dagoen Lehen Mailako 23. jardunaldian egon daitezkeen ordutegi-aldaketei", azaldu du bere ebazpenean Lehiaketa Ez Profesionaletako epaile bakarrak.

Bere eskaeran, Madrilgo taldeak "hiru egun baino gutxiagoko epean bi partida jokatzea" saihesteko eskatzen zuen. Atleticoren aburuz, xedapen hori ez zen betetzen, igande honetan Real Madrilen aurka jokatuko duen derbia "23:00ak aldera" amaituko delako, eta Kopako finalerdietako joaneko partidaren hasiera, aldiz, "asteazkeneko 21:30ean" izango delako.

Horrez gain, Atleticok argudiatu zuen horrek lesioak eta arazo fisikoak eragin ditzakeela futbolariengan: "Urtarrilaren 18tik urtarrilaren 30era arte, Atletico Madrilek 4 neurketa jokatu behar izan ditu 11 egunetan, eta, tarte horretan, hiru jokalarik lesioak izan dituzte. Otsailaren 4an, igandean, Ligako partida aurkari nagusiaren aurka jokatuko du, eta horrek ahalegin fisiko handia, karga emozionala eta estres gehigarria ekarriko dizkie jokalariei, eta arduragabekeria litzateke atsedenaldi handiagorik ez izatea kopako partidaren aurretik".

Emandako azalpenetan, talde koltxoneroak gaineratu zuen Kopako partida aurreko neurketa amaitu eta "72 ordu baino gutxiagoko tartearekin" jokatzen bada, Errege Kopak merezi duen ospea "kaltetuko" litzatekeela. Haatik, Lehiaketa Batzordetik azaldu dutenez, araudiak "ez du 72 ordukoa epea aipatzen, 3 egunekoa baizik", eta, beraz, epaileak uste du datorren asteazkeneko finalerdietako joanekoa "denbora-muga hori urratu gabe" ezarri zela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    17 12:50 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamahirugarren etapa
    18 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena