09:12

Athletic club

Centenario Kopa

Athleticek denboraldiaurreko lehen garaipena lortu du, Necaxa mexikarrari 0-2 irabazita

EITB MEDIA

Javier Martonek debut ikusgarria egin du, Ernesto Valverderen taldeari Aguascalientes hiriko Victoria Estadioan garaipena eman dioten bi golak sartuta. Centenario Kopa etxera eramango dute lehoiek.

  • Athleticeko taldekideak, garaipena lortu ostean.

    Athleticeko taldekideak, garaipena lortu ostean. Argazkia: Athletic Clubeko twitter kontua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 0-2 irabazi dio Necaxar talde mexikarrari, gaur goizaldean Centenario Kopan jokatutako lagunartekoan, Aguascalientes hiriko Victoria Estadioan. Horrenbestez, Valverderen taldeak denboraldiaurreko lehen garaipena lortu du, Guadalajarako Chivasen kontra Arbol de Gernika Torneoaren itzuliko neurketa galdu eta gero.

Honako hau da zurigorriek lehen zatian zelairatutako hamaikakoa: Simon, Petxarroman, Vivian, Vesga, Lekue, De Galarreta, Herrera, Williams, Muniain, Berenguer eta Garcia. Lehen 45 minutuetan, markagailua hutsean geratu da, nahiz eta Williamsek eta Galarretak gol-aukera argiak izan dituzten.

Atsedenaldiaren ondoren, aldaketa ugari egin ditu Valverdek. Simon atean gordeta, Rincon, Nolaskoain, Prados, Morcillo, Vencedor, Unai Gomez, Adu Ares, Guruzeta, Nico Serrano eta Marton jokalariei eman die aukera.

Martonen debut ezin hobea

Javier Martonek egin ditu Athleticek mendean izan duen neurketako bi golak. Lehena 48. minutuan iritsi da, aurrelari nafarrak ez baitu huts egin atezain mexikarraren akatsari erantzun eta baloia jaurtiketa gurutzatu baten bidez sareetara bidaltzeko unean. 

Bi taldeek hainbat aukera izan dituzten arren, 74. minutura arte ez da iritsi Athleticen bigarren gola. Defentsak ez du asmatu baloiari eusten, eta Martonek erabaki du jokaldia berriz ere: 0-2.

Lehoiek bat gutxiago zirela jokatu dituzte azken bederatzi minutuak, Peru Nolaskoain kanporatu duelako epaileak, 81. minutuan bigarren txartel horia jaso ostean. Nico Williamsek, bere aldetik, zelaia utzi behar izan du 40. minutuan ezker iztarreko lesio baten ondorioz.

Unai Simonen aurkako irain homofoboak

Epaileak norgehiagoka geratu behar izan du bi minutuz, zale mexikar erradikalak irainka hasi baizaizkio Unai Simon atezainari; besteak beste, "puto" oihukatu dute. Megafoniaz isiltzeko eskatuz egindako deiak ez dira nahikoa izan.

Fitxa teknikoa

0 - Necaxa: Unsain, Formiliano, Alcantar, Esquivel, Rodriguez, Montes, Gonzalez, Garnica, Colorado, Jurado eta Batista.

2 - Athletic: Simon, Petxarroman, Vivian, Vesga, Lekue, Galarreta, Herrera, N. Williams (Ares m. 42), Muniain, Berenguer y R. Garcia.

Gola: 0-1, 48. minutua: Javier Marton.

Gola: 0-2, 74. minutua: Javier Marton.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena