Athletic club
Fitxaketa berria
EITB MEDIA
Erdilari gipuzkoarra Bizkaiko klubaren harrobian hazi zen jokalari bezala, eta 2011ko abenduan egin zuen debuta lehen talde zuri-gorrian. Orain, ia 30 urte dituela, Bilbora itzuli da, Mallorcatik.
Iñigo Ruiz de Galarreta, 2012ko lagunarteko partida batean. Argazkia: EFE.
Athleticek Iñigo Ruiz de Galarreta fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako, 2025eko ekainaren 30era arte, Bilboko klubak asteazken arratsaldean jakitera eman duenez. Erdilari gipuzkoarra Bizkaiko klubaren harrobian hazi zen jokalari bezala, eta 2011ko abenduan egin zuen debuta lehen talde zuri-gorrian. Orain, ia 30 urte dituela, Bizkaiko hiriburura itzuli da, Mallorcatik.
Ruiz de Galarretak, Athleticek gogora ekarri duenez, lesio larria izan zuen zuri-gorrien lehen taldean zebilela. Bederatzi neurketa jokatu zituen Athleticekin, eta, gerora, Bigarren Mailan, Mirandes, Zaragoza eta Leganes taldeetan aritu zen, utzita. Numantzian ere ibili zen.
Jarraian, Bartzelonak fitxatu zuen, Bartzelona B talderako, eta handik Las Palmasera joan zen. Mallorcak fitxatu zuen, horren ostean; talde horrekin, Santander Ligara igotzea lortu zuen, eta maiz zelairatu da hasierako hamaikakoan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa