17:03

Athletic club

Berritzea

Naroa Uriartek 2025era arte berritu du Athleticekin

EITB MEDIA

Atzelariak 22 urte ditu, eta 2016an fitxatu zuen Athleticek; 2020ko otsailean egin zuen debuta lehen taldearekin.

  • Naroa Uriarte, Jon Uriarte presidentearekin eta Xabi Arrieta kirol zuzendariarekin (Athletic Club).

    Naroa Uriarte, Jon Uriarte presidentearekin eta Xabi Arrieta kirol zuzendariarekin (Athletic Club).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Naroa Uriarte atzelariak Athleticekin zuen kontratua berritu du, 2025eko ekainaren 30era arte, Bilboko klubak asteartean jakitera eman duenez.

Uriartek 22 urte ditu, 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen, Uruguain, eta Athleticek 2016an fitxatu zuen, Bizkerretik. 2020ko otsailean egin zuen debuta lehen taldearekin, eta, orain arte, 34 partida ofizial jokatu ditu Lehen Mailan.

"Nire ametsa egia bihurtu zen. Hemen nire gertukoak ditut: familia, lagunak eta kuadrilla. Egunerokoan ikusten da taldean egiten ari diren apustua. Zer hobe Lezaman egotea baino", nabarmendu du bakiotarrak, Athleticek zabaldutako adierazpenetan.

Azken asteotan, Athleticek sei jokalariren kontratua berritu du. Nerea Nevadok, Bibiane Schulzek, Mariana Cerrok eta Naroa Uriartek 2025era arte luzatu dute kontratua, eta Clara Pinedok eta Ane Azkonak, aldiz, 2026ra arte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena