Athletic club
80. urtebetetzea
EITB MEDIA
Atezain mitikoak 80 urte beteko ditu martxoaren 1ean, eta, hura omentzeko, martxoko lehen asteburuko partidetan beltzez janzteko proposatu die Bilboko klubak hitzartuta dituen klubetako atezainei, eta omenaldiarekin bat egin nahi duten talde eta atezainei gauza bera egiteko gonbidapena egin die.
Jose Angel Iribar, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Martxoaren lehen asteburuko partidetan (martxoaren 3an, 4an eta 5ean), beltzez janzteko proposatu die Athleticek atezain guztiei, Jose Angel Iribarrek 80 urte beteko baititu martxoaren 1ean. Hori dela eta, martxoko lehen jardunaldian beltzez janzteko proposatu die Bilboko klubak hitzartuta dituen 167 klubetako atezainei, atezain mitikoak kolore hori erabiltzeko ohitura baitzuen. Halaber, omenaldiarekin bat egiteko gonbidapena egin die klub zuri-gorriak honekin bat egin nahi duten talde eta atezain guztiei.
Horrez gain, Athleticek #Iribar80 traola sortu du, munduko beste klub edo atezain batzuek, sare sozialen bidez, "lekua eta lehiaketa alde batera utzita", bat egin dezaten proposamenarekin. Talde zuri-gorriak 125 urte beteko ditu aurten, eta urteurren horren testuinguruan kokatu du ekimen hau.
"#Iribar80 traolak martxoko lehen jardunaldian ere aktibo jarraituko du, horretarako beltzez janzten direnen argazkiekin batera. Elkarrekin, urrunean, futbolaren mito bizia den atezain honi eskainitako urtebetetze berezia ospatzea da asmoa", nabarmendu du Athleticek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa