14:33

Athletic club

Hauteskundeak

Athleticeko hauteskundeak: modu presentzialean botoa emateko gida praktikoa

EITB MEDIA

Ostiral honetan San Mamesen aurrez aurreko botoa emango duten Athleticeko bazkideek 9:00etatik 21:00etara egin ahalko dute, eta NANa edo pasaportea eskatuko zaizkie; azken horiek indarrean egon behar dira.

  • Athleticeko hauteskundeak San Mamesen egingo dituzte, lehen aldiz

    Athleticeko hauteskundeak San Mamesen egingo dituzte, lehen aldiz. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiral honetan egingo ditu Athleticek hauteskundeak zehazteko nor izango den klubeko presidentea eta nortzuk egongo diren Zuzendaritza Batzan ondorengo lau urteetan. Bilbotar klubeko bazkideek izango dute aukera botoa emateko, eta, lehen aldiz, San Mames futbol-zelaira joan beharko dute hori egiteko (posta bidezko botoa ez badute eskatu).

Jarraian, azalduko dugu zer izan beharko duten kontuan, ostiral honetan, botoa modu presentzialean emango duten Athleticeko bazkideek.

Non izango dira hauteskundeak? San Mames futbol-zelaian.

Zein ordutatik eman ahalko dute botoa? 9:00etatik.

Zein ordura arte eman ahalko da botoa? 21:00ak arte.

Zer agiri eskatuko diete bazkideei? NANa edo pasaportea. Indarrean izan beharko dira.

Nondik sartu beharko da San Mamesera botoa emateko? 22 eta 23 ateen artean bideratuko duten sarbide batetik. Klubak esan duenez, sarbide hori kanpoaldeko bideo-markagailuaren azpian izango da (Poza Lizentziatuaren kaletik da ikusgai).

Nora joan behar da botoa emateko? Antzinatasunik handieneko bazkideek, ezkerrera, 1-6 mahaietara. Gainerakoek, eskuinaldera, 7-24 mahaietara.

Nola jakin ahalko dute bazkideek zein mahaitan eman behar duten botoa? Athleticek jakinaraziko die, ostegunetik, hau da, hilaren 23tik, posta elektroniko baten bidez, eta baita web-orrian ere, bazkideentzako atal esklusiboan.

Nondik irten behar da zelaitik botoa eman ostean? 2 eta 3 ateen arteko gune batetik. Bazkideek, San Mamesen barruan, aurrerantz ibili beharko dute; ez dute izango zertan atzera jo.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa)
    27 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena