21:54

Athletic club

1-2

Athletic Superkopako finalera sailkatu da Atletico Madrilen aurka emaitza iraulita

A. B. E. | EITB Media

Bilboko taldeak garaipena lortu du Espainiako Superkopako finalerdietako partidan, 1-2ko emaitzarekin. Galtzen hasi da Athletic, baina emaitza iraultzea lortu du.

  • Atletico Madril - Athletic Club

    Nico Williams, Athletici garaipena eman dion gola sartu ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Superkopako finalerako txartela lortu du ostegun honetan Atletico Madrili irabazita (1-2) finalerdietan. Bilboko taldeak Real Madrilen aurka jokatuko du finala, igandean.

Neurketako 13. segundoan Joao Felixek gola sartu du Atletico Madrilentzat, baina portugaldarra jokoz kanpo egon da baloia jaso duenean, eta epaileak baliogabetu egin du gola. Lehen minutuetan Atletico Madril izan da nagusi eta beste abagune bat izan du, baina Joao Felixen jaurtiketa kanpora joan da. Hamargarren minutuan iritsi da Bilboko taldearen erantzuna; Sancetek pase loratua eman dio Iñaki Williamsi, eta Athleticeko aurrelariaren errematea Oblak atezainak desbideratu du. Ondoren, Carrascok egin du saiakera, baina Unai Simon atezainak gelditu egin du belgikarraren jaurtiketa.

Norgehiagokako 20. minututik aurrera moteldu egin da partidaren erritmoa eta bi taldeei kostatu egin zaie abagune argiak sortzea. Ondorioz, golik gabe amaitu da lehen zatia (0-0).

Bigarren zatiaren hasieran parekotasuna izan da nagusi. Athleticek eta Atletico Madrilek ez dute abagunerik sortu lehen 15 minutuetan, baina, 61.ean, Atletico Madrilek gola sartu du (1-0); talde koltxoneroak kornerra atera, Joao Felixek errematea egin, eta baloia sare barrura sartu da zutoina eta Unai Simon atezainaren bizkarrean jota.

Gola hartu eta jarraian izan du Athleticek berdinketa lortzeko aukera, baina Iñigo Martinezen errematea Oblakek gelditu du ateko marraren gainean. Ondoren, erasora jo du Marcelino Garcia Toralek zuzentzen duen taldeak. Neurketako 74. minutuan beste abagune bat izan du Athleticek, baina Oblakek saihestu du gola, Iñaki Williamsen errematea geldituta.

Ekinean jarraitu du Athleticek eta talde zuri-gorriak saria jaso du 77.minutuan Yerayk sartu duen golarekin (1-1); Muniainek kornerra atera eta Barakaldoko jokalariak banakoa jarri du markagailuan.

Partida berdindu ostean, erasora jotzen jarraitu du Bizkaiko taldeak eta emaitza iraultzea lortu du 81. minutuan: Nico Williamsek sartu du gola (1-2) area barrutik egin duen jaurtiketarekin.

Azken txanpan ondo eutsi dio lehiari Athleticek, Gimenezek txartel gorria ikusi du 93. minutuan, eta garaipenak ez dio ihes egin Bilboko taldeari.

Fitxa teknikoa:

1 - Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko, Gimenez, Hermoso; Kondogbia (Rodrigo de Paul, 51. min); Llorente (Lodi, 46.min), Koke (Héctor Herrera, 84. min), Lemar (Cunha, 84. min), Carrasco; Joao Felix eta Correa (Luis Suarez, 71. min).

2 - Athletic Club: Unai Simon; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Balenziaga (Yuri, 75. min); Berenguer (Nico Williams, 70. min), Zarraga (Vesga, 70. min), Dani Garcia, Muniain; Sancet (Raul Garcia, 70. min) eta Iñaki Williams.

Golak: 1-0: Unai Simon (bere atean), 61. min; 1-1: Yeray, 77. min; 1-2: Nico Williams, 81. min.

Epailea: Guillermo Cuadra Fernandez. Txartel horiak atera dizkie Yeray (83. min) eta Mikel Vesga (89. min) Athleticeko jokalariei, baita Sime Vrsjaljko (91. min) Atletico Madrileko futbolariari. Gainera, Jose Maria Gimenez egotzi du (93. min) txartel gorria aterata.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena