Athletic club
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ondorioz, erdiko atzelariak eta atezainak ezin izango dute parte hartu Betisen aurka igandean San Mamesen jokatuko den lehian (16:15).
Iñigo Martinez, aurtengo denboraldiko LaLigako neurketa batean. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Athleticek jakinarazi duenez, du Iñigo Martinez atzelariak eta Unai Simon atezainak positibo eman dute jokalariei egin dizkieten azken antigenoen probetan.
Erakunde zuri-gorriak zehaztu du bi jokalariak "osasun-egoera onean" daudela, baikota bere etxean bakartuta.
Ondorioz, erdiko atzelariak eta atezainak ezin izango dute parte hartu Betisen aurka igandean San Mamesen jokatuko den lehian (16:15).
Iñigo Martinezen eta Simonen hutsuneez gain, Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak ezin izango ditu zelairatu bere lesioetatik oraindik sendatzen ari diren Yuri Berchiche, Dani Vivian, Asier Villalibre eta Peru Nolaskoain. Horrez gain, Dani Garciak bosgarren txartel horia ikusi zuen Sevillaren aurka iragan larunbatean, eta, hartara, neurketa bateko zigorra bete beharko du jardunaldi honetan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa