20:02

Athletic club

Athleticek urriaren 23an egingo du bazkideen batzarra, San Mamesen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

1.206 konpromisarioz osatutako batzar berrituaren lehendabiziko bilera izango da.

  • 2020ko Athleticen Batzar Orokorra.

    2020ko Athleticen Batzar Orokorra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubek urteko batzar orokorra datorren urriaren 23an, egingo duela iragarri du. San Mamesen izango da zuri-gorrien bilkura. Bertan, 2020-2021 denboraldiko "kontuak eta kudeaketa txostena" eta 2021-2022 ekitaldirako aurrekontua bozkatuko dituzte bazkide konpromisarioek.

Batzarra, 9:45etik aurrera egingo da, lehen deialdian, eta modu presentzialean izango da, pandemiaren datuen bilakaera positiboaren testuinguruan. Gainera, 1.206 konpromisarioz osatutako batzar berrituaren lehendabiziko bilera izango da.

Bilboko taldeak jakinarazi duenez, "datozen egunetan" bileraren "garapenari eta logistikari buruzko xehetasun gehiago" emango ditu, baita gai-zerrenda ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena