13:18

Athletic club

Santander Liga

Athletici ondo ematen zaio Mallorca, San Mamesen

EITB MEDIA

Azken bost partidak irabazi dituzte zuri-gorriek; 201oean izan zen azken porrota, Joaquin Caparros entrenatzaile gisa.

  • Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

    Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubek Mallorca hartuko du datorren larunbatean San Mameseko futbol-zelaian iluntzeko 21:00etan.

Talde zuri-gorriari ondo ematen zaio Balearreko taldea eta 2010etik ez dute partidarik galtzen. Urte hartan Gregorio Manzanosek zuzentzen zuen taldeak 1-3 gainditu zuen Joaquin Caparrosen Athletic. Fernando Llorentek egin zuen bilbotarren gol bakarra eta Chory Castrok, Nunesek eta garai artan Mallorcan zebilen Aritz Adurizek kanpokoenak.

Urte hartatik Mallorcak bost bisita egin ditu eta bost partidak galdu.

2012an 2-0 (Llorente eta Muniain, golegile) Errege Kopako finalerdietan; 2010-2011an 3-0 (David Lopez, San Jose (p) eta Iñigo Perez); 2011-2012an 1-0 (Llorente), hurrengo denboraldian 2-1 (Aduriz eta Llorente) eta 2019-2020an 3-1 (Raul Garcia (p), Sancet eta Villalibre).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena