23:30

Athletic club

32. jardunaldia

Berdinketak ahaztu eta liderrari irabazi dio Athleticek (2-1)

A. A. | EITB MEDIA

Berenguerrek, lehen zatian, eta Iñigo Martinezek partidaren azken txanpan sartutako golek hiru puntuak ematen dizkiote talde zuri-gorriari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 2-1 irabazi dio Atletico Madrili San Mamesen, Iñigo Martinezek 86. minutuan sartutako gol erabakigarriari esker, Ibai Gomezek kornerretik erdiratutako baloia burukada bikainarekin errematatuta.

Ondarroako erdiko atzelariak 2-1ekoa lortu baino lehen, Alex Berenguerrek sartu neurketa lehendabiziko gola 8. minutuan, etxeko taldearen jokaldi eder bati bukaera ezin hobea emanez, buruz nafarrak ere.

Atletico Madrilek hobeto jokatu du bigarren zatian, eta neurketa orekatzea lortu du korner batean. Stefan Savicek orraztu egin du lehen zutoinean Kokek hegaletik jarritako baloia, eta sare barrura joan da Unai Simonen irteera txarra baliatuta (77. minutua).

Dena den, zuri-gorriek bigarrena lortzeko abilezia izan dute, eta hiru puntu horiekin Athleticek hamargarren postuari eusten dio, 41 punturekin, Europako postuetatik zortzi puntura.

Norgehiagokak utzi duen albiste txarrena etxekoen aldetik Ander Caparen lesioa izan da, ordura arteko onenetarikoa. Eskuin hegalekoari Dani Garcia erori zaio hanka gainera, eta zelaia utzi behar izan du min zantzu handiekin.

Liga, oso estu

Bilbotarrek liderraren aurka lortutako garaipenak are gehiago estutu du Liga Txapelketa, madrildarrek abantaila galtzen jarraitzen baitute, eta, hartara, Bartzelona, Real Madril eta Sevilla hautagai serioak dira.

Besteak beste, Barça, orain bi puntura, lider izan daiteke ostegunean, Camp noun Granadaren aurkako partida irabazten badu.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic: Unai Simón; Capa (Lekue, 46. min), Nuñez, Íñigo Martínez, Balenziaga; Berenguer (Ibai, 82. min), Dani García, Vencedor (Vesga, 70. min), Morcillo; Sancet (Unai López, 75. min) eta Villalibre (Williams, 70. min).

1 - Atlético de Madrid: Oblak; Trippier (Joao Félix, min. 59), Savic, Felipe, Lodi (Hermoso, 74. min); Koke, Herrera (Lemar, 59. min), Saúl (Luis Suárez, 59. min); Marcos Llorente, Carrasco eta Correa (Torreira, 65. min).

Golak: 1-0, 8. min: Berenguer. 1-1, 77. min: Savic. 2-1, 86. min: Íñigo Martínez.

Epailea: Pablo González Fuertes (Comité Asturiano). Mostró tarjeta amarilla a los locales Sancet (min. 44), Vencedor (min. 61), Dani García (m.58) y Unai López (min. 92) y a los visitantes Llorente (min. 11), Torreira (min. 81).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena