15:24

Athletic club

Ezohiko Batzarra

Elizegik aurrera atera ditu kontuak, baina bazkideek haren kudeaketa gaitzetsi dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Konpromisario zuri-gorriek ontzat eman dituzte 2019-2020 ekitaldiko kontuak eta aurtengo denboraldirako aurrekontua. Hala ere, ez daude ados egindako kudeaketarekin.

1:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubeko Ezohiko Batzarrak onartu egin ditu Aitor Elizegi buru duen Zuzendaritza Batzordearen kontuak, abenduan ez bezala; alabaina, bazkide zuri-gorriek ez dute ontzat eman zuzendaritzak egindako kudeaketa.

2019-2020 denboraldiko kudeaketa eta kontuak bereizita bozkatzea izan da Elizegiren zuzendaritzak batzarrera eramandako puntu berritzailea.

Horrela, konpromisarioek gaitzetsi egin dute aipatu kudeaketa egindako hiru bozketetatik lehenengoan; izan ere, arlo horrek kontrako 433 boto jaso ditu, aldeko 285 eta eta 26 boto zuri.

Hala ere, 2019-2020ko kontuak eta 2020-2021eko aurrekontuak (biek batera 42 milioiko diru-galera azaleratzen dute, doikuntza batzuk egin ostean, covid-19aren pandemiaren eraginez) bazkideen oniritzia jaso dute bigarren saiakera honetan, duela ia bi hilabeteko Ohiko Batzarrean ezezko biribila jaso ondoren.

Horrela, 422 bazkide agertu dira aurreko denboraldiko kontuen alde; 303, berriz, aurka azaldu dira, eta 17k zurian bozkatu dute. Kontu horiek 137,4 milioi euroko aurrekontua zeukaten eta 20,7 milioiko diru-galera izan zuten.

Azkenik, ekitaldi honetarako aurrekontuari dagokionez (138 milioi euro, 21,3 milioiko galerekin), 395 bazkideren oniritzia eta 327ren gaitzespena jaso ditu. Boto zuriak 19 izan dira kasu honetan.

771 bazkide konpromisariok egin dute bat osasun-murrizketengatik modu telematikoan egin behar izan den batzarrarekin. Guztira bost ordutik gora egon dira bilduta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena