23:20

Athletic club

Errege Kopako finalerdiak

Athleticek berdindu egin du Levanteren aurka eta kanporaketa irekita geratu da

A. B. | EITB Media

Talde zuri-gorriak 1-1eko emaitzarekin berdindu du Valentziako taldearen aurka Errege Kopako finalerdietako joaneko neurketa. Momentuz, etxetik kanpo sartutako golak abantaila ematen dio Levanteri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek bana (1-1) berdindu du Levanteren aurka jokatu duen Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan. Momentuz, etxetik kanpo sartutako golek balio bikoitza dutenez berdinketen kasuan, talde zuri-gorriak desabantailarekin ekingo dio itzuliko norgehiagokari.

Bizi ekin diote neurketari bi taldeek, baina lehen zatia oso abagune gutxikoa izan da. Athleticek eta Levantek erasora jo nahi izan dute, baina defentsak nagusitu dira hasierako minutuetan. Valentziako taldea hobea izan da lehen 45 minutuetan, eta 26. minutuan aurrea hartu du markagailuan, Meleroren golari esker (0-1); De Frutosek erdiraketa egin du hegaletik, Melerok ez du asmatu lehen errematean, baloia hanketan geratu zaio, eta Unai Simon ginditu du.

 Talde bisitariaren golaren ostean, zuri-gorriak saiatu dira berdinketa lortzen, baina ez du abagune argirik sortu, eta gol bateko desabantailarekin joan da atsedenaldira.

Bigarren zatiari ekiteko, Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak hiru aldaketa egin ditu Capa, Dani Garcia eta Vencedor kenduta, eta Berenguer, Unai Lopez eta Vesga zelairatuta.

Aldaketek fruitua eman dute, eta Athletic gola sartzeko aukerak sortzen hasi da. Neurketako 49. minutuan,  Rauyl Garciaren errematea kanpora joan da gutxigatik. Bi minutu beranduago, Cardenas atezainak zuri-gorrien gola eragotzi du Berenguerren jaurtiketa desbideratuta, eta Levanteko atezainak beste gelditu on bat egin du Williamsen jaurtiketaren aurrean. Ekinean ari zen Athletic eta 58. minutuan Inigo Martinezek banakoa (1-1) jarri du markagailuan, Muniainen erdiraketa sare barrura errematatuta.

Partida berdindu ostean, talde zuri-gorria izan da baloiaren jabe, eta erasora jo du, baina ez du abagune argirik sortu, Levante ondo ibili baita defentsako lanean. Norgehiagokako 92. minutuan  penaltia eskatu du Athleticek, baina epaileak ez dela penaltirik egon erabaki du. Azken minutuan, Yurik hegaletik erdiraketa ona egin du, baina Cardenas atezaina erne ibili da, eta baloia harrapatu du, jokalatri zuri-gorriei errematea egiteko aukerarik eman gabe. Ondorioz, berdinduta amaitu da neurketa.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Unai Simon; Capa (Berenguer, 46. min), Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; De Marcos, Dani Garcia (Vesga, 46. min), Vencedor (Unai Lopez, 46. min), Muniain; Raul Garcia eta Williams (Villalibre, 79. min).

1 - Levante: Cárdenas; Coke (Son, 54. min), Postigo, Duarte, Clerc; Radoja; De Frutos (Rochina, 68. min), Melero (Malsa, 54. min), Bardhi (Vezo, 81. min), Morales; eta Roger Marti (Dani Gomez, 68. min).

Golak: 0-1, 26. min: Melero. 1-1, 58. min: Iñigo Martinez.

Epailea: Jesus Gil Manzano. Levanteko talde teknikoko kide bat egotzi du 82. minutuan, txartel gorria aterata. Gainera, txartel horiak atera dizkie Iñigo Martinez (18. min),  eta Raul Garcia (31. min) Athleticeko jokalariei, baita Coke (35. min) Llevanteko futbolariari.

VAReko epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena