19:44

Athletic club

Urtarrilaren 26tik 31ra

Superkoparekin argazkia egiteko aukera izango dute Athleticeko zaleek

A. A. | EITB MEDIA

Urtarrilaren 26tik 31ra bitartean egongo da ikusgai San Mamesen, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea bertaratzeko.

  • 2021eko Superkopako garaikurra.

    2021eko Superkopako garaikurra. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek aukera emango die zale zuri-gorriei Sevillako Cartuja estadioan urtarrilaren 17an irabazi zuen 2021eko Superkopako garaikurrarekin argazkia egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatuta betiere.

Hasiera batean, Bilbon bizi diren zaleentzat irekiko da aukera, egun indarrean dauden mugikortasun murrizketak kontuan izanda; alabaina, klubaren asmoa da egitasmoa berriro ere martxan jartzea aurrerago, mugikortasuna gainerako udalerrietara zabaltzen denean.

Talde zuri-gorriak sarean iragarri duenez, garaikurra asteartetik igandera egongo da ikusgai, hau da, urtarrilaren 26tik 31ra, San Mames estadioko erabilera anitzeko aretoan (egun 'Eurokopako txapeldunak' erakusketa dagoen tokian). La Campa de los Ingleses tabernako sarreratik sartu beharko da (A sarbidea).

Egungo murrizketak kontuan hartuta, garaikurra ikusi eta argazkiak atera nahi duten zaleek ezinbestekoa izango dute aldez aurretiko hitzordua hartzea, eta, horretarako, klubak atal bat jarri du martxan bere webgunean. Eskuragarri dauden ordutegi eta egunen artean aukeratu beharko da, eta gehienez lau sarrera erreserbatu ahalko dira pertsona bakoitzeko (doakoak izango dira).

Bisiten txandak 15 minututik behin izango dira, etenik gabe, 10:00etatik 20:00etara (azken txanda, 19:45ean), asteartetik igandera bitarte, biak barne.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena