23:30

Athletic club

Elur-denboralea

Athleticen hegazkinak ezin izan du Barajasen lur hartu, eta Bilbora itzuli da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Talde zurigorriaren eta Atleticoren arteko norgehiagoka larunbatean (16:15) jokatu beharko litzateke. Bi klubetako eta LaLigako agintariak harremanetan daude zer egin erabakitzeko.

  • Aitor Elizegi eta Marcelino tripulazioaren azalpenak entzuten.

    Aitor Elizegi eta Marcelino tripulazioaren azalpenak entzuten. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elur denboralearen ondorioz, Athleticen hegazkinak ezin izan du Barajasko aireportuan lur hartu eta jokalariak Bilbora itzuli behar izan dira, klubak ohar bidez jakinarazi duenez.

Hainbat hegaldi desbideratu ostean, Aenak aireportuko jarduera gelditzea erabaki du, pistak elurrez bete direlako eta gaizki ikusten zelako.

Talde zurigorriak azaldu duenez, hegazkina ordubeteko atzerapenarekin atera da Loiuko aireportutik eta Madrilera iritsi direnean 30 minutuz airean bueltaka egon dira, lurreratzeko baimena noiz emango zain.

Azkenean, baina, ezinezkoa izan da eta etxera bueltatu behar izan dira. 22:00ak aldera lur hartu dute Loiun.

Horrela, bada, Atleticoren aurkako partida larunbat honetan, 16:15ean, jokatu beharko litzateke Wanda Metropolitano futbol zelaian, baina norgehiagoka kolokan dago.

Bi taldeetako eta LaLigako buruzagiak harremanetan daude irtenbidea zein izan daitekeen ahalik eta azkarren erabakitzeko asmoz.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena