Athletic club
419 Sevillaren kontra
eitb.eus
Jose Angel Iribar da gehien jokatu dituena 614rekin, ondoren Txetxu Rojo eta Joseba Etxeberria daude. Muniain hamabigarren tokia izango da.
Iker Muniain
Albisteak (3)
Iker Muniainek Sevillaren kontra jokatzen badu ostegun honetan San Mameseko futbol-zelaian 419 partida jokatuko ditu elastiko zuri-gorriarekin eta modu horretan Ismael Urzaizek duen marka berdinduko du nafarrak.
Aurrelariak hamabigarren tokia lortuko du. Sailkapeneko buruan Jose Angel Iribar dago (614 partida) eta atzetik, Txetxu Rojo (541), Joseba Etxeberria (514), Andoni Iraola (510), Markel Susaeta (507), Piru Gainza (494), Jose Maria Orue (481), Aitor Larrazabal (445), Canito (437), Julen Guerrero (430) eta Estanis Argote (427).
Munianek 27 urte ditu eta talde zuri-gorriko lehen taldean 2009ko uztailaren 30ean egin zuen debuta Liga Europan Young Boysen kontrako partida batean, 16 urterekin.
12 urte zituela heldu zen Lezamara Txantreatik, beraz, 2005etik dago talde zuri-gorrian eta guztira 317 partida jokatuko ditu Ligan, 40 Kopan, 7 Txapeldunen Ligan, 54 Liga Europan eta guztira 60 gol egin ditu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa