Athletic club
Estatistikak
Agentziak | Erredakzioa
Guztira 23 Athletic-Granada jokatu dira Bilbon, etxekoek 18 irabazi dituzte, andaluziarrek 3 eta 2 berdinketa izan dira.
Granada - Osasuna partidaren irudia. Argazkia: EFE
Athletic Clubek Granada hartuko du igandean San Mameseko futbol-zelaian LaLiga Santanderreko hamabosgarren jardunaldiko partidan.
Azken hamar urteetan Bilbon jokatutako azken sei partidetatik, hirutan ez du galdu Granadak, (bi garaipen eta berdinketa bat). Zuri-gorriek gainerako hiru partidak irabazi zituzten; 2012-2013 denboraldian 1-0 (Adurizek egin zuen gola), 2013-2014an, 3-1 (Adurizek 2, bat penaltiz eta Gurpeguik) eta 2018-2019an 3-1eko emaitza ere, Susaetak, Lekuek eta San Josek sartu zituzten golak.
Andaluziarrek lortutako bi garaipenak 2011-2012an, 0-1, Iñigo Lopezen golarekin eta 2014-2015an, 0-1, Jhon Cordoba golegile. Berdinketa 2015-2016 denboraldian izan zen, bana egin zuten eta golegileak Lekue eta Peñaranda izan ziren.
40 eta 70 hamarkada artean jokatutako 17 partidetan garaipen bat eta berdinketa bat soilik lortu zuen Granadak (1943-1944an, 2-2, eta 1972-1973an, 0-1).
Guztira 23 Athletic-Granada jokatu dira Bilbon, etxekoek 18 irabazi dituzte, andaluziarrek 3 eta 2 berdinketa izan dira.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa