00:45

Athletic club

Lagunartekoak

Athletic, garaile Alavesen eta Barakaldoren aurka jokatutako lagunartekoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

1-0 irabazi dio Gasteizko taldeari eta hutsean berdindu du etxekoarekin. Alavesen eta Barakaldoren arteko lehian ere golik gabeko berdinketa egon da.

  • Gaizka Larrazabal Alaveseko bi jokalariren aurrean

    Gaizka Larrazabal Alaveseko bi jokalariren aurrean. Argazkia: @AthleticClub

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek irabazi du ostegun arratsaldean Lasesarre futbol-zelaiak hartu duen Barakaldoren, Alavesen eta zuri-gorrien arteko hiruko lagunartekoa. Guztira hiru neurketa jokatu dira, eta bakoitzak 45 minutuko iraupena izan du.

Bigarren B mailan ari den etxeko taldeak eta arabarrek jokatu dute lehendabiziko neurketa, eta hutsean berdindu dute (0-0), partidan zehar apenas egon baita gol aukerarik.

Dena dela, hiru lehiak amaitzean egon zitekeen berdinketa apurtzeko asmoz, penalti-jaurtiketak izan dituzte, eta hamaika metroetatik Barakaldokoek gehiago asmatu dute (3-2). Nespral, Julen Lopez eta Juan Delgadok sartu dituzte etxekoen golak, Alavesenak, berriz, Valero eta Burguik egin dituzte.

Hain zuzen ere, norgehiagokako gertaera azpimarragarriena Jorge Franco Alviz 'Burgui' zelai gainean jokatzen ikustea izan da, joan zen martxoaren 9an jasan zuen lesio larria behin gaindituta.

Fitxa teknikoa:

0 - Barakaldo: Rabanillo, Agirrezabala, Fede, Julen Lopez, Galan, Zorrilla, Nespral, Samu Alex, Kevin Lacruz, Bryan Reina eta Juan Delgado.

0 - Alaves: Castro, Martin, Tachi, Magallon, Marin, Burgui, Perera, Dani Torres, Victor Lopez, Rodrigo eta Valero.

 

Zuri-gorrien garaipena gasteiztarren aurka

Hurrengo neurketan, Alaves eta Athletic izan dira aurrez aurre, eta Bilboko taldea gailendu da, Gaizka Larrazabalek sartutako golari esker.

Bilbotarrek merezitako garaipena erdietsi dute, babazorroek baino hobeto jardun baitute, batez ere Muniain eta Unai Lopez jokoan sartzen zirenean. Eskuineko hegaletik De Marcos ere oso gogotsu aritu da, eta bere barneraldietako batean heldu da gol bakarra.

Alavesek joko gutxi azaldu du, nahiz eta Wakaso eta Aleix Vidal saiatu diren gola sartzen jaurtiketen bidez, baina antzu.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic: Iago Herrerin, De Marcos, Nuñez, Yeray, Balenziaga, Vesga, Unai Lopez, Larrazabal, Muniain, Cordoba eta Aduriz.

0 - Alaves: Sivera, Martin, Magallan, Tachi, Marin (Duarte, 35. min), Aleix Vidal, Dani Torres, Wakaso, Hector, Lucas eta Joselu.

Gola: 1-0, 27. min: Larrazabal. 

Barakaldok eta Athleticek berdindu egin dute

Azkenik, gaueko azken partidan, Barakaldok eta Athleticek golik gabe berdindu dute, neurketan zehar aukera ugari egon den arren.

Lehian gehien nabarmendu direnak Cristian Ganea eta Kenan Kodro izan dira, Gaizka Garitanok apenas erabiltzen dituen bi jokalari. Batak zein besteak golen bat lortzea merezi izan dute pilatutako abagune anitzetan.

Asier Villalibre, Iñigo Lekue eta Unai Nuñez ere golen bat erdiesteko zorian izan dira.

Barakaldoko atezainaren atea zulatu dutenak, ordea, Gaizka Larrazabal eta Mikel San Jose izan dira, baina epaileak baliorik gabe utzi ditu, jokaldiak jokoz kanpoko bana adierazi ostean.

Azken txanpan, etxekoak ahalegindu dira gola egiten, baina Olaizolari Nuñezek kontraerasoko jokaldi bat eragotzi dio eta Oscar Fernandezi gora joan zaio area ertzetik egin duen saiakera.

Horrenbestez, garaipen bat eta berdinketa bat lortuta, Athleticek eraman du jokoan zegoen garaikurra.

Fitxa teknikoa:

0 - Barakaldo: Cacharron, Fede Olivera (Kevin Lacruz, 19. min), Gandara, Samuel (Julen Lopez, 19. min), Iriondo, Carles Marc, Samu Alex, Pitu, Oscar Fernandez, Olaizola eta Bryan Reina (Juan Delgado, 36. min).

0 - Athletic: Iago Herrerin, Lekue, Vivian, Unai Nuñez, Ganea, San Jose, Beñat, Larrazabal, Kodro, Cordoba eta Villalibre.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena