22:44

Alaves

2-1

Alavesek porrota jaso du Mestallan, bigarren zatian nagusi izan arren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maxi Gomezek neurketaren lehen gola egin du 26. minutuan eta Dani Parejok talde valentziarraren bigarrena egin du 81. minutuan. Partida bukatzear zegoenean, berriz, Lucas Perezen gola iritsi da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak (Valencia - Alaves)0:2:5 min.

Alavesek porrota jaso du Mestallan Valentziaren aurka bigarren zati on bat egin arren. Talde valentziarra nagusi izan da lehen zatian, baina Alavesek jokoa irauli eta estutu egin du bigarren zatian.

Neurketa zirragarria izan da oso, Valentziak 1-0ekoa eta 2-0ekoa egin ondoren, Alavesek estutu eta partidan lehiakor aritzea lortu izan baitu.

26. minutuan, Maxi Gomezek lehen gola egin du erdialdetik eta markagailua estreinatu du Mestallan, Valentzia aurretik jarriz.

Alaves gustora sentitzen hasia zenean eta Valentzia ahulago zegoenean, argia joan egin da zelaian eta neurketa bost minutuz gelditu egin du epaileak.

Norgehiagoka bukatU aurreko minutuetan, biek ala biek zaleak aulkitik altxatu dituzte eta Parejok Valentziaren bigarren gola egin du 82. Minutuan.

Hala ere, markagailua ez da bere horretan gelditu, izan ere, Alavesek sekulako abilezia erakutsi du eta 88. Minutuan Lucas Perezek 2-1ekoa jarri du Mestallan.

Hamaikako posibleak:

2 - Valentzia: Cillessen, Wass, Garay, Gabriel Paulista, Jaume Costa, Ferran Torres (Diakhaby, 70. min), Parejo, Coquelin, Cheryshev (Rubén Sobrino, 92. min), Rodrigo (Manu Vallejo, 59. min) eta Maxi Gomez.

1 - Alaves: Sivera, Ximo Navarro (Aleix Vidal, 73. min), Laguardia, Rodrigo Ely (Borja Sainz, 84. min), Duarte, Burke, Pina (Pere Pons, 21. min), Manu, Luis Rioja, Joselu eta Lucas Pérez.

Golak: 1-0, 27. min: Maxi Gomez. 2-0, 83. min: Parejo, penaltiz. 2-1, 89. min: Lucas Perez.

Epailea: Prieto Iglesias.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena