Athletic club
Madrid CFFen aurka (3-0)
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak 3-0eko emaitzarekin irabazi dio Madrid CFF taldeari Primera Iberdrola Ligako bigarren jardunaldiko partida. Erika Vazquezek bi gol sartu ditu, eta bat Marta Pereak.
Athletic Club - Madrid CFF partidako irudia. Argazkia: Athletic Club
Athleticek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Primera Iberdrola Ligan, Madrid CFF taldeari 3-0eko emaitzarekin irabazita. Erika Vazquezek bi gol sartu ditu, eta pasea eman dio Marta Pereari, honek gola sartzeko.
Zuri-gorriek abagune batzuk izan dituzte, baina gola ez da 41. minutua arte iritsi, eta Erika Vazquezek jarri du aurretik Athletic. Bigarren zatian, 55. minutuan, Erikak bigarren gola sartu du (2-0). Neurketa amaitzeko minutu bat falta zela, Marta Pereak gol bikaina egin du (3-0).
Fitxa teknikoa:
3.- Athletic Club: Andrea de la Nava; Oihane (Azkona, 71. min), Gimbert, Garazi; Moraza (Maria Diaz, 83. min), Marta Unzue, Damaris, Eunate; Maite Oroz (Marta Perea, 45. min), Lucia Garcia (Leia, 79. min) eta Erika Vazquez.
0.- Madrid CFF: Raquel Poza; Turmo, Hickmann, Tui, Mellado, Portales, Pinillos, Rosillo (Yasmin, 62. min), (Catala, 75. min), Okeke, Tavares (Laura Dominguez, 62. min) eta Estela.
Golak: 1-0, 42. min: Erika Vazquez. 2-0: 55. min: Erika Vazquez.3-0, 89. min: Marta Perea.
Epailea: Eugenia Gil Soriano. Txartel horiak atera dizkie Marta Unzue, Garazi eta Damaris Athleticeko jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa