20:25

Athletic club

38. jardunaldia

Athletic eta Reala Europatik at geratu dira

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 2-0eko emaitzarekin galdu du Sevillaren aurka, eta talde txuri-urdinak ere 2-0eko emaitzarekin galdu du Espanyolen kontra.

  • Ben Yedder eta Herrerin. Argazkia: EFE

    Ben Yedder, Herrerinen aurrean, 1-0ekoa sartzen duen momentuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic eta Reala Europatik at geratu dira, Ligako azken jardunaldian porrotak jaso ostean Sevillaren eta Espanyolen kontra, hurrenez hurren. Bi euskal taldeek, 2-0eko emaitzarekin galdu dituzte larunbat honetan jokatu dituzten partidak.

Sevillak seigarren postuan amaitu du Liga, eta Europa Liga jokatzeko txartela eskuratu du. Espanyolek, bestalde, zazpigarren amaitu du, eta Europa Ligara sailkatzeko atariko kanporaketak jokatuko ditu.

Sevilla - Athletic Club (2-0)

Talde bizkaitarrak berdinketa behar zuen Sanchez Pizjuan zelaian, Europa Ligako atariko kanporaketak jokatzea bermatzeko, baina ez dute helburua lortu, eta ez dira Europako txapelketetan arituko datorren denboraldian.

Atsedenaldira iritsi aurretik sartu du Ben Yedderrek 1-0ekoa Sevillarentzat. Partidaren luzapenean, Iñigo Martinezen erremateak langa jo du, Sevillak kontraerasoa antolatu, eta talde andaluziarraren bigarren gola heldu da. Munirrek sartu du Andaluziako taldearen bigarren gola (2-0). Herrerinek huts larria egin du jokaldi horretan, eta hotxe amaitu dira Athleticen aukera guztiak.

Fitxa teknikoa:

2 - Sevilla: Vaclík; Jesus Navas, Mercado, Kjaer, Escudero; Aleix Vidal (Nolito, 80. min), Amadou, Rog (Gnagnon, 46. min) Franco Vazquez (Bryan Gil, 69. min); Munir eta Ben Yedder.

0 - Athletic Club: Iago Herrerin; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia (San Jose, 76. min), Beñat, Muniain, Raul Garcia, Balenziaga (Ibai, 55. min); eta Williams (Aduriz, 76. min).

Golak: 1-0, 44. min: Ben Yedder. 2-0, 92. min: Munir.

Epailea: Jose Maria Sanchez Martinez. Txartel horiak atera dizkie Dani Garcia (19. min) eta Raul Garcia (29. min) Athleticeko jokalariei, baita Rog (36. min), Gnagnon (55. min), Navas (60. min) eta Mercado (65. min) Sevillako futbolariei.

Espanyol - Reala (2-0)

Realak 2-0eko emaitzarekin galdu du Espanyolen kontra jokatu duen neurketa, eta Europara sartzeko ametsa bertan behera geratu da txuri-urdinentzat. Rosalesek sartu du 1-0ekoa Espanyolentzat (58. min.), eta Wu Leik egin du 2-0ekoa (65. min).

Ondorioz, Espanyolek, zazpigarren postuan amaitu du Liga, eta hiru kanporaketa gainditu beharko ditu Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko.

Fitxa teknikoa:

2. RCD Espanyol: Diego Lopez; Rosales, Naldo, Hermoso, Pedrosa; Darder (Victor Sanchez, 53. min), Roca, Granero; Wu Lei (Sergio Garcia, 79. min), Melendo (Puado, 87. min) eta Borja Iglesias.

0. Reala: Rulli; Elustondo, Llorente (Illarramendi, 65. min), Hector Moreno, Muñoz; Pardo (Janujaz, 65. min), Zubeldia; Oyarzabal, Merino, Barrenetxea (Juanmi, 73. min) eta Willian Jose.

Golak: 1-0, 58. min: Rosales. 2-0, 65. min: Wu Lei.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak atera dizkie Llorente (36. min) eta Elustondo (83. min) Realeko jokalariei, baita Victor Sanchez (62. min) eta Wu Lei (65. min) Espanyoleko futbolariei.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena