Athletic club
Larunbaten, 16:15ean
Erredakzioa
Elkarren aurka ariko dira larunbatean, 16:15ean, Sanchez Pizjuanen, Europarako txartela jokoan dutela.
Ligako lehen itzuliko Athletic Club - Sevilla partidako irudia. Argazkia: EFE
Athleticek kexa helarazi dio Ligari, azken jardunaldiko partidaren ordutegia dela eta. Talde zuri-gorriak Sevillaren aurka jokatuko du larunbatean, Sanchez Pizjuanen, 16:15ean. Sevillak ere, desadostasuna adierazi dio Ligari neurketaren ordutegiagatik.
Klub bizkaitarrak dioenez, "egun horretarako aurreikusitako beroa dela eta, zale zein jokalarientzako deserosotasuna ekidin nahian, ordutegi aproposagoa jartzeko deia egiten du".
"Champions Leaguerako eta Europa Leaguerako txartelak jokoan dituzten lau partidak ordutegi berarekin jokatu behar direnez, eta Ligaren asmo onak aintzat hartuta, balizko zuzenketa aztertzea espero dugu, Sevilla FC taldeak eskatu duen bezala", gaineratu du Athleticek, Ligari zuzendutako oharrean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa