Athletic club
San Mamesera dator
Erredakzioa
Athleticek Espanyol izango du aurkari ostiralean San Mamesen. Wu Lei maila bikaina ematen ari da, eta zirrara handia eragin du Txinan.
Wu Lei, Espanyol taldeko jokalaria. Argazkia: EFE
Wu Lei zirrara handia eragiten ari da Espanyoleko zaleen artean, Ligan, eta, batez ere Txinan. Neguko merkatuan fitxatu zuen talde perikitoak. Ordutik, oso maitatua da RCDE Stadiumeko zaleen artean, klubari merkatuko aukera itzela ireki dio, eta Txinako hainbat komunikabide gerturatzen dira Espanyolen entrenamenduetara eta partidetara.
Athleticek Espanyol izango du aurkari datorren ostiralean San Mamesen. Wu Lei kalitate handiko jokalaria da, eta defentsa zuri-gorriek tentuz zaindu beharko dute. Ez zen harritzekoa izango San Mameseko harmailetan hainbat zale txinatar ikustea, Wu Leik Ligan jokatzeak zirrara handia sortu baitu Txinan.
Wu Lei 'fenomenoa'ren bost gako:
1. Bi milioi euro kostatu den fitxaketa
Espanyolek denboraldi honetako neguko merkatuan fitxatu zuen Wu Lei. Hala ere, klub perikitoak ez zuen fitxaketaren prezioa publikatu, Shangai SIPG haren talde ohiarekin zuen akordio konfidentzialagatik. Klubak fitxaketaren zifrak jakitera eman ez arren, Guangzhou Daily komunikabide txinatarrak publikatu zuen, operazioa bi milioi eurotan itxi zela.
2. Debuta, 40 milioi txinatarrek ikusi zuten
Wu Leik Ligan egin zuen debuta 40 milioi txinatarrek ikusi zuten. Txinako jokalariak Vila-ralen aurkako partidan egin zuen debuta Ceramica estadioko berdegunera 78. minutuan zelairatuta. Maila ona eman zuen, eta Espanyoleko teknikariek zein taldekideek beti azpimarratu dute Wu Leik taldera egokitzeko azaldu duen borondatea.
3. Ligan sartutako lehen golak 25 milioi ikusle harrapatu zituen
Wu Leik bere lehen gola sartu zuen Ligan, Valladoliden aurka, martxoaren 2an. Datuek diotenaren arabera, 25 milioi zalek ikusi zuten zuzenean, Wu Leik RCDE Stadiumean Valladoliden aurka sartu zuen gola, 3-1ekoa.
4. Hamaika milioi bilaketa Baidun, Google txinatarrean
Inork ez zuen Wu Leik Ligan sartu zuen lehen gola galdu. Zuzenean ikusi ez zuten zaleek, internet bidez topatu zuten gola ikusteko bidea. Konkretuki, Wu Leik Valladoliden aurka sartutako 3-1ekoak, hamaika mlioi bilaketa izan zituen Baidu bilatzailean, Txinan Google bilatzailearen parekoa denean.
5. Fitxaketa mediatiko bat baino gehiago: 27 gol
Wu Leik oihartzun handia eman dio Espanyoli Txinan, maila mediatikoan, zein sare sozialetan. Hala ere, hori baino gehiago da Wu Lei. Txinako Superligan 27 gol sartu zituen azken denboraldian, eta goleko zortzi pase eman zituen. 2018ko Txinako Urrezko Baloia irabazi zuen Wu Leik.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa