13:15

Athletic club

Lesioa

Aritz Adurizek 4-5 aste gehiago emango ditu bajan

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko aurrelaria errekuperatzeko prozesua 4-5 aste gehiago luzatuko dute, badaezpada. Jokalari zuri-gorriak, beraz, ezingo du jokatu Realaren aurkako derbia.

  • Athletic Club: Aritz Adurizek 4 edo 5 aste gehiago emango ditu bajan

    Aritz Adurizen lesioaren momentua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Adurizek 4-5 aste gehiago emango ditu bajan, badaezpadako neurri gisa, Sevillaren aurkako Errege Kopako partidan eskuin belaunean egin zuen zartadura sendatzeko. Athleticeko aurrelariak, beraz, galdu egingo du Realaren aurkako derbia.

Athletic Clubeko mediku taldeak lesio horren bilakaera aztertzeko probak egin eta gero, atseden ematea erabaki du: "Haren eskuin belauneko zartaduraren bilakaera aztertu ondoren, badaezpadako neurri gisa, berregokitzapen prozesua apur bat luzeagoa (4-5 aste) izan dadila erabaki da".

Adurizek, beraz, hainbat partida galduko ditu, besteak beste, Realaren aurkako derbia eta Bartzelonaren aurkako San Mameseko partida.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena