09:10

Athletic club

ASTEAZKENEAN, 18:15EAN

Athleticek Teresa Herrera txapelketa jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Aste honetan ligako partidarik jokatuko ez denez, talde zuri-gorriek, bai gizonezkoen eta bai emakumezkoenak ere, Deportivoren aurka neurtuko dituzte indarrak Espainiako txapelketarik zaharrenean.

  • Beñat aurreko denboraldian Deportivoren aurka jokatutako partidan. Foto: EFE

    Beñat aurreko denboraldian Deportivoren aurka jokatutako partidan. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aste honetan selekzioen partiden ondorioz ligako partidarik jokatuko ez denez, Athleticek Teresa Herrera txapelketa jokatuko du gaur Coruñan. Bai gizonezkoen taldeak (18:15) eta baita emakumezkoen taldea (20:45) ere, Deportivoren aurka arituko dira.

Eduardo Berizzo zuri-gorrien entrenatzaileak jokatzeko moduan dauden jokalari guztiak sartu ditu deialdian, 22 guztira. Coruñara bidaiatuko duten jokalarien artean Iñigo Lekue, Cristian Ganea eta Unai Etxebarria daude. Lekue jokatu gabe zegoen denboraldi hasieratik, oin batean zeukan lesio bat dela-eta. Ganeak oraindik ez du debutatu jokalari zuri-gorri gisa, eta Etxebarria bigarren taldeko atezaina da.

Aipatu zerrendan ez daude nazioarteko partidak jokatu behar dituzten Iñigo Martinez, Unai Nuñez eta Unai Simon; ezta min hartuta dagoen Yeray Alvarez ere.

Horrenbestez, honako hauek dira deialdian sartu diren jokalariak: Iago Herrerin, Unai Etxebarria, De Marcos, Capa, Lekue, Nolaskoain, Balenziaga, Yuri Berchiche, Ganea, Dani Garcia, Iturraspe, San Jose, Beñat, Mikel Rico, Unai Lopez, Muniain, Susaeta, Raul Garcia, Cordoba, Aduriz, Williams eta Guruzeta.

Emakumezkoen taldeari dagokionez, Joseba Agirrek honako jokalari hauek deitu ditu: Ainhoa Tirapu, Andere Leguina, Oihane Hernandez, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Marta Perea, Eunate Arraiza, Vanesa Gimbert, Garazi Murua, Ainhoa Alvarez, Marta Unzue, Damaris Egurrola, Jone Ibañez, Erika Vazquez, Maria Diaz Cirauqui, Leia Zarate, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Ane Azkona eta Yulema Corres.

Teresa Herrera txapelketa

Espainiako lagunarteko txapelketarik zaharrena ezin izan zen abuztuan jokatu Riazorreko estalkian erreformak egiten ari zirelako. Beraz, aste honetan ligako partidarik egongo ez denez, udan jokatu ezin izan ziren bi partidak bihar izango dira.

Gizonezkoen taldeak ez du asteburuan partidarik jokatuko, eta jokalariek atseden hartzeko aukera izango dute. Astelehenean entrenamenduetara bueltatuko dira, azaroaren 25ean Getafe taldearen aurka San Mamesen jokatuko duten partida prestatzeko helburuarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena