Athletic club
3. jardunaldia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Irailaren 1ean jokatu behar zen norgehiagoka. 5. jardunaldirako aurreikusita dagoen Rayo-Alaves lehiak ere aldaketak izan ditzake.
Muniain Rayoren aurkako partida batean. Argazkia: EFE
Ligako hirugarren jardunaldian, irailaren 1ean, Rayo Vallecano eta Athletic taldeek jokatu behar zuten norgehiagoka ez da aurreikusita zegoen egunean jokatuko, atzeratu egin baitute, Vallecas futbol-zelaian egin behar diren lanak direla-eta.
Estadioaren jabea den Madrilgo Autonomia Erkidegoak astelehen honetan jakinarazi dio Ligari irailaren 1etik aurrera ez dela bertan inongo kirol ekintzarik egingo ikusleekin.
Ekainaren 4tik hasita Vallecasen obrak egiten ari den enpresak oraindik ez ditu bukatu, eta ikusle guztien segurtasuna bermatu nahi dute erabaki horrekin.
Ligak ohar baten bidez zabaldu duenez, aipatu neurketarako eta irailean zehar Vallecasen jokatu behar ziren gainerako partidatarako "konponbiderik egokiena" bilatzen saiatuko da. Irailean jokatu beharreko neurketa horietako bat Rayo-Alaves partida da, 5. jardunaldiari dagokiona; izan ere, irailaren 23ko astebururako aurreikusita dago.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa