Athletic club
KEPA AUZIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Real Madrileko entrenatzaileak baztertu egin du horrenbestez urtarrilean balizko fitxaketarik heltzea, tartean Kepa Arrizabalaga atezainarena, hainbat hedabidetan iragarri duten bezala.
Zinedine Zidane astearte honetan eman duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Zinedine Zidane Real Madrileko entrenatzaileak astearte honetan irmo baieztatu duenez, ez du "inor" etortzerik nahi neguko merkatuan; izan ere, erabateko konfiantza dauka bere jokalariengan.
Teknikari frantsesa haserre azaldu da prentsaurrekoan hedabideetan azaldu diren zenbait iruzkin direla-eta. Hartara, ukatu egin du bere klubaren edota Florentino Perez presidentearen kontra egin nahi izan duenik Kepa Arrizabalaga Athletic Clubeko atezainaren balizko iritsiera udara arte baztertzeagatik eta egun taldean dituen atezainen alde egiteagatik.
Zidanek, gainera, gauza bera esan du aurrelari baten fitxaketaren gainean galdetu diotenean ere: "Ez dut inor behar eta kito. Oso argia naiz: ez dut inor nahi. Nire konfiantza osoa duten jokalariak dauzkat eta azkeneraino defendatuko ditut, nahiz eta denboraldian zehar une zailak egon. Dena daukagu aurretik, eta ikusiko dugu zer gertatuko den denboraldiaren amaieran, orduan aztertu behar baitira gauzak eta aldaketarik egon behar ote den erabaki", adierazi du.
Zidanek, gainera, bere adierazpenekin Florentino Perezi publikoki pultsua egin diola ikusi dutenei honako hau erantzun die: "Halakorik dioenak ez nau ezagutzen. Ni hemen beste bat naiz. Inor ez dago Real Madrilen gainetik. Inoiz ez diot pultsurik egingo klubari, zaleei edota presidenteari".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa