Athletic club
Larunbatean, 18:30ean
eitb.eus
Galiziarrek Athletic Cluben kontra jokatutako azken hamar partidetatik bi bakarrik galdu dituzte Bilbon.
Larunbat honetan San Mameseko futbol-zelaian Athleticek Coruñako Deportivo hartuko arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Zuri-gorrien bolada ez da batere ona ligan eta gainera, azken urteetan, Deportivoren kontrako emaitzak nahiko eskasak izan dira, jokatutako azken hamar partiduetatik bi bakarrik galdu dituzte Bilbon galiziarrek.
Halere, iaz 4-1 irabazi zuten bilbotarrek Muniainen eta Adurizen (3) golekin; beste garaipena 2009-2010 denboraldian izan zen (2-0, Iker Muniain eta Javi Martinez). Gainerako partida guztietan Deportivok punturen bat urratzea lortu zuen:
1-1, 2006-2007 (Murillo/Riki), 2012-2013 (De Marcos/Abel Aguilar) eta 2014-2015 (Aduriz/Lopo).
2-2, 2007-2008 (Barragan, bere atean, David Lopez/Riki eta Taborda).
1-2, 2004-2005 (Iraola/Pandiani y Luque), 2005-2006 (Urzaiz/Amorebieta, bere atean eta Arizmendi) eta 2010-2011 (Llorente/Adrian Lopez 2).
0-1, 2008-2009 (Pablo Álvarez).
Guztira 44 partida jokatu dituzte San Mamesen Athleticek eta Deportivok: 21 garaipen etxekoentzat, 10 kanpokoentzat eta 13 berdinketa.
trong>
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa