Athletic club
Gaur, 22:00etan
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek Granadan jokatuko dute; andaluziarrek denboraldi honetako lehenengo garaipena nahi dute, bizkaitarrek, ordea, hirugarrena jarraian.
Granada-Athletic, asteazkenean 22:00etan / EFE.
Athleticek Granadan jokatuko du Ligan hirugarrenez estekan irabazteko helburuarekin, Deportivoren (0-1) eta Valentziaren (2-1) aurka garaipenak eskuratuta. Granadak, aldiz, lehenengoz irabazi nahi du.
Zurigorrien denboraldi hasiera zalantzazkoa izan da, batez ere Europa Ligako porrotagatik, baina Valentziaren aurkako irudi onari esker hobetu zuten, Beñat eta Adurizen partida bikainagatik.
Ernesto Valverdek Los Carmenesen zelairatutako hamaikakoa jakinkizun dago, atean izaten ari diren aldaketengatik eta hurrengo partida oso gertu dagoelako. Sevillaren aurka jokatuko du San Mamesen, larunbatean. Iñigo Lekue titularra izan daiteke. Valentziaren aurka ez zen deialdian sartu, baina Oscar de Marcos eta Eneko Boveda lesionatuta daude eskuin hegalean. Entrenatzaileak ez du Guardiakoak jokatzea baztertzen.
Granadan, Paco Jemezek hiru atzelariren bajak ditu: Ruben Vezo, zigortuta, eta David Lomban eta Matthieu Saunier, lesionatuta.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Granada: Ochoa; Tito, Krhin, Gaston Silva, Gabriel Silva; Angban, Sergi Samper; Carcela-González, Alberto Bueno, Andreas Pereira; eta Ezequiel Ponce.
Athletic: Kepa; Lekue, Yeray, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; Sabin Merino, Eraso, Muniain; eta Aduriz.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa