Athletic club
Prentsaurrekoa
eitb.eus
"Cityk Laporte fitxatu zuela ere esan zuten", gaineratu du Ernesto Valverdek, Oyarzabalen aferagatik galdetu diotenean.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea Mikel Oyarzabalen inguruko zurrumurruez aritu da Lezaman emandako prentsaurrekoan.
"Gauza bat da hedabideek Oyarzabalen inguruan diotena, eta beste bat, errealitatea", adierazi du bilbotarren entrenatzaileak.
Bestalde, Valverde atezainen inguruan ere mintzatu da. Horren esanetan, Gorka Iraizoz, Iago Herrerin eta Kepa Arrizabalaga taldean geratuko dira, eta denboraldi osoan "parte hartuko dute" hirurek, euren artean txandakatuz.
Valverdek baieztatu egin du lau baja dituztela 2016-17 denboraldian Ligan Gijonen jokatuko duten lehen partidari begira: Mikel Rico, Iñigo Lekue, Kike Sola eta Sabin Merino.
Valverde"Gauza bat da prentsak zer idazten duen Oyarzabali buruz eta beste bat errealitatea.Esan zuten ere @Laporte Cityra zihoala" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 19 de agosto de 2016
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa