Athletic club
Akordioa
Agentziak | Erredakzioa
Guztira, jokalariak 106 partida jokatu ditu zuri-gorriz jantzita, eta bost gol egin ditu.
Jon Aurtenetxe. Argazkia: EiTB.
Athleticek eta Jon Aurtenetxek jokalariak klubarekin zuen kontratua etetea adostu dute, eta jokalariak Mirandesen jokatuko du. Hala ere, talde bilbotarrek jokalari errekuperatzeko aukera izango du denboraldiaren amaiera, klubak berak aditzera emandakoaren arabera.
Aurreikusitako mugimendua izan da, jokalaria ez baita sartu Ernesto Valverdek denboraldi-aurreko partidetarako egindako deialdietan.
Gauzak horrela, Aurtenetxek Carlos Terrazasen Mirandesen jokatuko du, Burgoseko taldeak ofizial egin du jada jokalariaren fitxaketa.
Guztira, Aurtenetxek 106 partida jokatu ditu zuri-gorriz jantzita, eta bost gol egin ditu.
Ibaiganetik "eskertu" egin dute "jokalariaren ekarpena 2009-10 denboraldian debuta egin zuenetik" eta etorkizunerako "onena" opa diote.
ena" opa diote.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa