11:08

Athletic club

Europa Liga

Athleticek Olympique Marseillaren aurka ere izan nahi du ausarta

Agentziak | Erredakzioa

Valverderen gizonek gaur gauean ekingo diote final-hamaseirenetako kanporaketari; Europa Ligan itxaropen handiak dituzte lehoiek.

1:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek gaur gauean, 21:05ean, ekingo dio Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketari, Olympique Marseillaren aurka. Valverderen gizonek nazioarte-mailako lehiaketan ere izan dute ausartak; izan ere, hori da denboraldian zehar erakusten ari diren lerroa, eta hala jokatu zuten, esate baterako, joan den larunbatean, Madrileko Santiago Bernabeun.

Itxaropen handiak ditu jarrita Athleticek Europa Ligan. ?Helburua da txapeldunak izaten saiatzea?, esan zuen Aritz Adurizek taldekako fasea amaituta. Bide horretan, noski, Marseilla da lehen geltokia; bertan da Michel eta Rafa Alkortak zuzentzen duen Olympique.

Emaitza onaren bila

Athleticek emaitza ona lortu nahi du, Frantzian jokatuko duen bosgarren partida ofizialean. Behin bakarrik erdietsi izan dute garaipena lehoiek Frantzian, hain justu jokatu zuten lehen aldian, 1967an, Bordelen. Gerora, Bordelen bertan galdu zuten, 1984an, Parisen (2011n) eta Lyonen (2012an).

Velodrome futbol-zelaian, Valverdek larunbatean Bernabeun eskura izan zuena baino talde sendoagoa izango du gaur; izan ere, entrenatzaileak hiru gizon garrantzitsu berreskuratu ditu Marseillarako, alegia, Mikel San Jose eta Iñaki Williams (zigortuta zeuden Ligan) eta Markel Susaeta (gaixo egon zen aurreko astean).

Hala, bi baja bakarrik ditu Athleticek gaur gaueko partidarako: Raul Garcia eta Ibai Gomez, lesionatuta daudelako. Hala ere, Ander Iturraspe eta Borja Viguera ere geratu dira Bilbon. Abadiñoko erdilaria ez dabil sasoi betean, arazo muskularren ondorioz, eta lanean dago sentsazioak berreskuratu nahian.

Olympique, Ligari adi

Badirudi Olympiquek arreta handiagoa ematen diola Frantziako Ligari Europa Ligari baino; izan ere, sailkapeneko lehen hiru postuetako bat lortu nahi dute Michelen gizonek, datorren urtean Txapeldunen Ligan aritzeko. Horren erakusle, Marseillan dagoen giro hotza; ez dira zale asko joango gaurko partidara, eta, ondorioz, klubak ez du zelai osoa irekiko. Velodromen 67.000 ikusle sartzen dira, baina 20.000 bat joatea espero da. Horietako 1.000 bat Euskal Herrikoak izango dira, eta Athletic animatuko dute.

Michelen taldea ez da emaitza onak lortzen ari bere zelaian; hori dela eta, bost puntura ditu Txapeldunen Ligako taldeak, Frantziako Ligan, eta, batez ere, zortzi talderi hartu beharko lieke aurrea.

Ondorengo hamaikakoak atera litezke titular:

Olympique Marseilla: Mandanda; Isla, Nkoulou, Rolando, Manquillo; Romao, Diarra; Alessandrini edo Thauvin, Barrada, Nkoudou; Batshuayi.

Athletic: Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Eraso, Susaeta; Aduriz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena