Athletic club
Berritzea
Agentziak | Erredakzioa
Urdulizeko aurrelariak kontratua berritu du; hemendik aurrera, etete-klausula 30 milioi eurokoa izango da.
Albisteak (3)
Sabin Merinok 2019ra arte jarraituko du Athleticen; izan ere, Urdulizeko aurrelariak eta klubak kontratua luzatu dute, 2019ko ekainaren 30era arte.
Athleticek azaldu duenez, etete-kalusula, hemendik aurrera, 30 milioi eurokoa izango da.
Merinok 24 urte ditu, eta Danok Bat taldeko eta Athleticeko harrobian hazia da. 2015eko udan igo zuten lehen taldera, Iñigo Lekuerekin batera; iaz, Bilbao Athleticekin, 42 partida jokatu zituen eta 18 gol sartu.
Aurrelariak 2015eko abuztuaren 6an egin zuen debuta Athleticekin, Azerbaiyanen, Inter Bakuren aurkako neurketan, Europa Leaguen. Ordutik hona, 29 partida jokatu ditu (Ligako 17, Kopako 4 eta Superkopako 1), eta hiru gol sartu (Zilina, Real Madril eta Eibarren aurka).
ibarren aurka).Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa