Athletic club
Santiago Bernabeun
Agentziak | Erredakzioa
Talde zuri-gorriak lortutako garaipen bakarra 2003-2004 denboraldian izan zen, 0-2 Andoni Iraolak eta Asier Del Hornok egindako golekin.
Williams eta Carvajal. EFE
Athleticek Real Madrilen kontra jokatuko du larunbatean arratsaldeko 16:00etan Santiago Bernabeu futbol-zelaian. Talde zuri-gorriak azken urteetan lortutako emaitzak oso txarrak izan dira.
Azken 16 urteetan garaipen bakarra dago, 2003-2004 denboraldian lortutakoa; partida hartan 0-2 irabazi zuen Athleticek eta Andoni Iraolak eta Asier Del Hornok egin zituzten golak.
Galtzeaz gain talde bilbotarrak gol zaparradak jaso ditu ere: 5-1 (2009-2010, 2010-2011 eta 2012-2013an); 5-0 (2014-2015ean); 4-1 (2011-2012an); 3-0 (2007-2008an); 3-1 (2005-2006 eta 2013-2014an)
Guztira 84 Real Madril-Athletic jokatu dira Santiago Bernabeun, horietatik 56 irabazi dituzte zuriek, 13 talde zuri-gorriak eta 15 berdinketa eman dira.
keta eman dira.Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar