20:16

Athletic club

Aurkezpena

Raul Garcia: 'Athletic gustuko erronka dut'

Agentziak | Erredakzioa

"Lan handia egin dezaket, apaltasun handiz, eta inoiz ez diot ezeri uko egiten", esan du, talde "txapeldun" batera heltzean.

1:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko jokalari gisa aurkeztu duten ekitaldian, Raul Garciak esan du "zaila" izan dela Atletico Madriletik irtetea, baina Athletic "oso gustuko" duen erronka dela adierazi du.

"Jarraikortasunaren bila nator, garrantzitsu sentitu nahi dut. Horregatik da zaila; izan ere, Atletico Madrilen garrantzitsu sentitu naiz, aldagelan eta aldagelatik kanpo. Baina azkenean zeure buruarentzako onena bilatu behar duzu, eta horregatik hartu dut erabaki hau", azaldu du jokalari nafarrak Ibaiganen, hedabideen aurrean.

Erdilariaren ustez, "une egokian" heldu da Athleticera, eta 29 urterekin dituen "heldutasuna" eta 20 urteko ilusioa azpimarratu ditu.

"Oso ondo ari naiz sentitzen azken urteetan. Lan handia egin dezaket, apaltasun handiz, eta inoiz ez diot ezeri uko egiten. Denek esaten didate taldea oso ona dela. Taldekide batzuk harremanetan jarri dira nirekin, egokitzapena errazagoa izan dadin, eta uste dut erraza izango dela", azaldu du.

"Aurten gauzak beste modu batean ezarri dira"

Raul Garciak adierazi du Athletic orain baino lehenago ere saiatu dela bera fitxatzen, "baina aurten gauzak beste modu batera egin dira"; izan ere, Josu Urrutia eta Ernesto Valverderekin izandako elkarrizketek "gauzak beste era batera ikusten lagundu zidaten", eta horregatik hartu du erabakia.

"Gauzak behar denean heltzen dira, eta uste dut oraintxe dela une egokia", esan du Bilboko taldeko jokalari berriak. Baliteke Athleticeko zale batzuek pentsatzea Athletic begitan hartuta zuela, Osasunan jokatzen zuenetik, baina kazetariek horren gainean galdetu diotenean beste galdera batekin erantzun du: "Uste al duzu hori pentsatuko banu hemen egongo nintzatekeela, nire baloreak zeintzuk diren jakinda? Argi dut erronka dudala aurretik, gauzak irabazi behar ditudala, eta zerotik hasten naizela. Daukan guztia ematen duen pertsona naiz. Nire konpromisoa aurretik doa, eta gauza bera eskatzen diet taldekideei".

"Txapelduna den talde batera nator"

Nafarraren iritziz, "talde txapeldun batera" dator (Superkopako titulua gogoan). Valverderekin hitz egin duela baieztatu du, eta entrenatzaileak esan ziola zer espero duen bere jokoaz. Ostegunetik aurrera hasiko da lanean, Lezaman, taldekide berriekin, eta orduan zehaztuko dio entrenatzaileak zein betebehar izango duen.

Raul Garciaren esanetan, poza eman zion Atletico Madrileko taldekide ohiek atzo Sevillan lortutako golak eta garaipena dedikatu zizkiotela ikusteak. "Gauzak ondo egiten dituzunean, saria heltzen da. Toki batetik joan behar dudanean, burua gora joan nahi dut. Iruñean horrela izan zen, Madrilen ere bai, eta espero dut hemen ere gauza bera gertatzea, horrek balio dit eta", nabarmendu du.

Nacho Monrealen gainean

Azkenik, Nacho Monrealen gainean galdetu diotenean (zurrumurruen arabera, baliteke Arsenaleko jokalariak Athleticekoa izateko aukera izatea), Raul Garciak esan du "lagun ona" dela atzelaria, ia egunero hitz egiten duela berarekin, eta ez duela zalantzarik "beti" nahi izango lukeela aldamenean izan.

"Denok nahi dugu jokalari onak izatea gure ondoan. Bere postuan, atzealdeko esker hegalean, onenetakoa da, eta gustatuko litzaidake nirekin jokatzea, baina hori klubaren eta entrenatzailearen erabakia da", erantsi du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena