18:05

Athletic club

Reala-Athletic

Athleticek 300 sarrera jarriko ditu eskuragarri Anoetarako

Erredakzioa

500 sarrera bidali dizkio Realak, baina 200 'bere beharrentzako' gordeko ditu. Zozketa bidez lortu ahal izango dituzte bazkideek, 40 eurotan.

  • Bi taldeetako zaleak / EFE.

    Bi taldeetako zaleak / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

300 sarrera izango dituzte Athleticeko bazkideek eskuragarri Anoetako partidarako. Realak 500 bidali dizkio talde zurigorriari, baina 200 gordeko ditu ?bere beharrentzako?. Gainontzeko 300 sarrerak partidara joan nahi duten bazkideek eskuratu ahal izango dituzte, hala eskatuta. 40 euroko salneurria dute sarrerek.

Bihar, abenduaren 11n, eman ahal izango dute izena bazkideek, 9:00etatik 20:00ak arte, Athleticeko web gune ofizialaren bitartez.

Izena emandako bazkideak 300 baino gehiago izanez gero, zozketa egingo luke Athleticek. Abenduaren 12an, 9:00etan, izango da zozketa. Igandean arituko dira Reala eta Athletic aurrez aurre, 21:00etan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena