Athletic club
Entrenamendua
EITB
Athleticek Lezaman entrenatu du gaur, eta entrenamenduaren berririk onena Iñaki Williamsen itzulera izan da, honek taldearekin lan saioa egin du lehenengo aldiz Qarabagen aurka min hartu zuenetik.
Iñaki Williams; IRUDIA: EFE
Iñaki Williamsek taldekideekin entrenatu du Atletico Madrilen aurkako partida baino bi egun lehenago. Real Madrilen aurkako porrotaren ondoren Athleticek egindako entrenamenduan Iñaki Williamsen ituzlera izan da aipagarriena, Ghanako selekzioko jokalariak lesio muskularra zuen eskuin hankako aduktore luzean, Txapeldunen Ligako Qarabag taldearen aurkako partidatik.
Denbora tarte honetan Iñakik Ligako sei partida eta Txapeldunen Ligako bi ez ditu jokatzerik izan. Honen itzulera Oihan Sancetenarekin batuko da, jokalari nafarra taldera itzuliko da Bartzelonaren aurkako partidan jarritako zigorra gainditu ostean.
Beste alde batetik, Robert Navarrok gimnasioan entrenatu du eskuineko orkatilean daukan lesioa gainditzeko. Navarrok eta epe luzerako gainerako lesionatuek, Maroan Sannadi eta Beñat prados, Atletico Madrilen aurkako partida galduko dute.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar