21:36

Athletic club

EA sports Liga

Levante menderatuta, Athleticek garaipena lortu du etxetik kanpo hiru hilabete geroago (0-2)

G. P. A. | EITB

Talde zuri-gorria bikain aritu da lehen zatian, eta garaipena bideratuta utzi du Robert Navarrok eta Nico Williamsek sartutako golei esker.

  • Robert Navarro, Iñigo Lekue eta Nico Williams, Athleticen bigarren gola ospatzen.  EFE

    Robert Navarro, Iñigo Lekue eta Nico Williams, Athleticen bigarren gola ospatzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 0-2 irabazi dio Levanteri, eta etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera eman dio behingoz; izan ere, abuztutik ez du garaipenik lortu San Mamesetik urrun.

Robert Navarrok eta Nico Williamsek sartu dituzte golak. Garaipen honi esker, zuri-gorriak Europako postuetara begira jarri dira EA Sports Ligako sailkapenean.

Ernesto Valverderen taldea bikain aritu da lehen zatian, eta, orain arte ez bezala, ate aurrean eraginkorra izan da. Robert Navarrok sartu du lehen gola, neurketa hasi eta berehala; bigarrena, berriz, Nico Williamsek egin du, atsedenaldia heldu baino lehen. Gol ederra izan da, baloia atezainaren gainetik loratuta bidali baitu sarera.

Levantek ez du ezer egin lehen zatian, baina atsedenaldiaren ostean hobeto aritu da zelaian. Edonola ere, etxekoak nahi eta ezin ibili dira, eta ez dute ahalmenik izan arrisku nahikorik sortzeko.

Athletic, ostera, ez da lehen zatian bezain fin aritu, baina ondo kudeatu du abantaila, golik jaso gabe amaitu du norgehiagoka eta 3 puntu garrantzitsu lortu ditu etxetik kanpo, datozen partidei konfiantzarekin heltzeko: Real Madril, Atletico eta PSG izango ditu aurkari.

0-1: ROBERT NAVARROREN GOLA

0-2: NICO WILLIAMSEN GOLA

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena