19:59

Athletic club

Lesio larria

Pradosek hautsita du ezker belauneko lotailu gurutzatua

EITB Media

Erdilari nafarrari ebakuntza egiteko data datozen egunetan zehaztuko dute. Athleticeko lehen taldeko jokalari batek belaunean duen bigarren lesio larria da Pradosena, Unai Egiluzena eta gero.

  • Beñat Prados erdilari nafarra entrenamendu batean, Lezaman. Irudia: Athletic Club

    Beñat Prados erdilari nafarra entrenamendu batean, Lezaman. Irudia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko zerbitzu medikuek Beñat Prados lehen talde zuri-gorriko jokalariari egindako proben arabera, jokalariak haustura du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, talde zuri-gorriak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Erdilari nafarrari ebakuntza egiteko data datozen egunetan zehaztuko dute.

Athleticek joan den astean jakinarazi zuen Pradosek lesioa zuela ezker belaunean. Talde zuri-gorriak argitaratutako parte medikoak zehaztu zuen erdilari nafarrak entrenamendu batean min hartu zuela, eta bilakaeraren zain zegoela. Astelehen honetan baieztatu dute lesioa larria dela.

Athleticeko lehen taldeko jokalari batek belaunean duen bigarren lesio larria da Pradosena, Unai Egiluzena eta gero. Erdiko atzelari bizkaitarrak belauneko gurutzatua hautsi zuen denboraldiaurreko lagunarteko batean, eta ebakuntza abuztuaren 6an egin zioten.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena