15:21

Alaves

Lesionatuta daude

Lesioak, Alavesen: Protesonik zuntz haustura du, eta Hugo Novoak pubalgia

EITB MEDIA

Carlos Protesoni ostiralean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Mallorcaren aurkako partidan, eta Hugo Novoak, ordea, hainbat aste daramatza jokatu ezinik.

  • Protesoni, denboraldi honetako partida batean. Argazkia: EFE.

    Protesoni, denboraldi honetako partida batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Protesonik zuntz haustura du, eta Hugo Novoak pubalgia, Alavesek asteartean iragarri duenez. Gasteizko klubak emandako txosten medikuak zehaztu duenez, Protesoni ostiralean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Mallorcaren aurkako partidan, eta Hugo Novoak, ordea, hainbat aste daramatza jokatu ezinik.

Hala zehaztu du Alavesek: Protesonik zuntz haustura du, ezker hankako muskulu iskiotibialetan. Erdilaria errehabilitazio tratamenduarekin hasi da, eta eboluzioak markatuko du noiz itzuliko den zelaietara.

Hugo Novoa atzelariak pubalgia du, eta ezin izan du jokatu azken asteetan. Irrati-frekuentziako tratamendua egin zioten, eta, orduan, infekzio bat izan zuen; horrek sendatze prozesua luzatu du. Lesioaren osaeraren bilakarerak markatuko du noiz itzuliko den zelaietara, kasu honetan ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    19 20:45 - 22:45 ESKUBALOIA | EHF: Chrobry Goglow vs Bidasoa Irun

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena