12:22

Alaves

Final-hamaseirenak

Benavidezen golak Errege Kopako final-zortzirenetan sartu du Alaves (1-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Arabarrak Betis baino gehiago izan dira Mendizorrotzan jokatutako partidan.

4:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alaves Errege Kopako final-zortzirenetan sartu da Mendizorrotzan Betis taldea 1-0 kanporatuta. Arabarren gola Benavidezek egin du, bigarren zatian. Luis Garcia Plazaren taldea Betis baino gehiago izan da, eta merezita lortu du hurrengo kanporaketarako txartela.

Gasteizko taldeak oso ondo hasi du partida, eta Betis bere areatik atera ezinda aritu da. Arabarrek arriskua sortu dute landutako jokaldien bidez eta falta eta korner jaurtiketetan. Carlos Vicentek debuta egin du hasierako hamaikakoan, eta garrantzi handia izan du bere taldearen jokoan. Nahuel Tenagliak izan du Alavesen aukerarik argiena lehen zatian, baina horren burukadak zutoina jo du.

Jesus Owono atezaina oso seguru aritu da lehen 45 minutuetan, jokoan parte hartu behar izan duen aukera eskasetan. Minutuek aurrera egin ahala, Betisek hobera egin du, baina arriskurik sortu gabe.

Bigarren zatia ere erasoan hasi du Alavesek. Ikusleak gola ospatzear izan dira Kike Garciak buruz egindako erremate baten ostean, baina baloia kanpora atera da oso gutxigatik.

Arabarrek golaren bila jarraitu dute, eta lortu dute azkenean. Area barruan izandako erremate eta aldaratze batzuen ostean, Carlos Benavidezek baloia hartu, jaurti eta Rui Costa atezaina gainditu du, zaleen zoramenerako.

Amaierarako ordu erdiren faltan, Betisek aurrera egin du, berdinketaren bila, baina Alavesek ondo eutsi dio, eta, gainera, arabarrek ez diote erasoari uko egin. Markagailua ez da aldatu, eta Luis Garcia Plazaren taldeak eskuratu du final-zortzirenetako txartela.

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Owono; Sola (Gorosabel, 80. min), Tenaglia, Duarte, López; Guevara, Benavidez, Hagi (Giuliano, 66. min); Rioja (Abde, 80. min) Vicente (Blanco, 92. min) eta Kike García (Alkain, 92. min).

0 - Betis: Rui Silva, Aitor Ruibal, Pezzella, Mendy, Miranda; Marc Roca (Carvalho, 46. min), Altimira (Fekir, 71. min), Isco; Assane (Willian Jose, 71. min), Ayoze eta Rodri (Juan Cruz, 66. min).

Golak: 1-0, 57. min: Benavidez.

Epailea: Iglesias Villanueva (Galiziako batzordekoa). Txartel horia atera die Alaveseko Duarteri (88. min) eta Betiseko Marc Rocari (8. min) eta Mendyri (72. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena