Alaves
F LIGA
B. L. G. | EITB MEDIA
Donostiako taldea 0-3 aurreratu da lehen zatian eta nagusitasunez gailendu da Gasteizko taldearen aurrean. Azkenean, 1-5 amaitu da partida. Alavesek 90. minutuan lortu du partidan sartu duen gol bakarra.
Realak 1 eta 5 irabazi dio Alavesi Ibaian jokatu den derbian. Talde txuri-urdinak hasieratik agindu du eta 0-3ko emaitzarekin joan dira atsedenaldira. Bigarren zatian partidaren dinamika ez da aldatu eta 0-5 jarri dira aurretik. Mikel Crespok zuzendutako jokalariek 90. minutuan egin dute partidako gol bakarra.
Partidan hobeto sartu da kanpoko taldea. 25. minutuan egin du lehenengo gola Gaby Garciak: Alaveseko defentsaren aldaratze bat jaso eta baloia sareratu du.
Bigarren gola 41. minutuan sartu du Amaiurrek; neurketako jokalari onena izan den Gabyk erdiraketa egin eta Amaiurrek bigarren zutoinean ate barrura bidali du. Hirugarrena 45. minutuan sartu du Realak: Bernaberen erdiraketa bat buruz errematatu du Gaby Garciak eta arratsaldeko bere bigarren gola egin du.
Hala heldu dira atsedenaldira eta bigarren zatian ez da gidoia aldatu. 52. minuturako egin du laugarrena Amaiur Sarriegik, Jensenen erdiraketaren ostean. Sei minutu beranduago (58. minutuan), norvegiarrak berak egin du txuri-urdinen bosgarrena.
Amaieran, 90. minutuan Sara Carrillok sartu du etxekoen gol bakarra, bikain gauzatutako kontraeraso batean.
Gauzak horrela, Alavesek azken postuan jarraitzen du puntu bakarrarekin eta Reala 4. jarri da sailkapenean, 12 puntu lortuta.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa