18:35

Alaves

SmartBank Liga

Alavesek lidertzari eutsi dio Huesca mendean hartuta (2-1)

A. B. E. | EITB Media

Arabako taldeak garaipena bereganatu du SmartBank Ligako seigarren jardunaldian. Alkain eta Tenaglia izan dira Alaveseko golegileak; Sielvak sartu du Huescaren gola.

  • Alaves - Huesca

    Alaves - Huesca (2-1). Argazkia: @Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek irabazi egin du Huescaren aurka (2-1) igande honetan (irailak 18) Mendizorrotzan jokatu duen SmartBank Ligako seigarren jardunaldiko partida. Arabako taldeak bigarren garaipena jarraian lortu du eta liderra da.

Alaves - Huesca (2-1), laburpena

Norgehiagokako 12. minutuan izan du Alavesek lehen abagunea, baina Abderen jaurtiketa Andres Huescako atezainak gelditu du. Minutu bat beranduago, ordea, Sivera Alaveseko atezainak Huescaren gola eragotzi du, Sokoren jaurtiketari erantzun bikaina emanda. Abdek gola sartzeko beste aukera bat izan du 23. minutuan; Arabako taldeko jokalariak, ordea, ezin izan du aurkariaren atea zulatu, kontraeraso azkar baten ostean. Lehen zatiko azken txanpan Tenagliak saiakera egin du area kanpotik eta Andresek gelditu egin du Miguelen jaurtiketa. Atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan erasokor jokatzen jarraitu du Alavesek eta saria jaso du 42. minutuan Xeber Alkainek sartu duen golarekin (1-0). Falta baten bidez hartu du aurrea Alavesek eta gol bateko abantailarekin joan da aldageletara.

Bigarren zatiari bikain ekin dio Gasteizko taldeak, 52. minutuan Tenagliak gola (2-0) sartu baitu; Salva Sevillaren erdiraketaren ostean baloia Miguelek ukitu du, eta Nahuel Tenagliak ate barrura bidali du baloia.

Alavesek bigarren gola sartu ostean, talde bisitariak aldeak murrizteko abagunea izan du, baina Siverak gelditu egin du Escricheren errematea. Neurketako 66. minutuan Sielvak 2 eta 1ekoa jarri du markagailuan erremate on batekin Sivera gaindituta.

Partidako azken minutuetan Alaves nagusi izan da, beste golen bat sartzeko abagune onak izan ditu, baina ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Hala ere, hiru puntuak talde babazorroak bereganatu ditu.

Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: Sivera; Duarte, Sedlar, Abqar (Maras, 63. min), Tenaglia; Salva Sevilla (Moya, 72. min), Benavidez, Abde (Javi Lopez, 86. min), Guridi, Alkain (Jason, 64. min) eta Miguel (Hacha, 72. min).

1 - Huesca: Andres Fernandez; Andrei, Blasco, Pulido (Tomeo, 46. min), Miguel; Timor, Kashimoto (Sielva, 46. min), Escriche (Carrillo, 78. min), Soko (Gerard, 20. min); Kante (Carlos Kevin, 61. min) eta Juan Carlos.

Golak: 1-0, 42. min: Alkain. 2-0, 52. min: Tenaglia. 2-1, 66. min: Sielva.

Epailea: Raul Gonzalez Frances. Txartel horiak atera dizkie Duarte (77.  min) Alaveseko jokalariari, baita Timor (78. min) eta Sielva (92. min) Huescako futbolariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena