Alaves
AGURRA
I. G. | EITB MEDIA
24 urteko atzelaria 2019ko udan iritsi zen, eta, ondoren, bi lagapen izan ditu: bata Rayo Vallecanon eta bestea Sportingen.
Saul Garcia. Irudia: Alaves
Alaves eta Saul Garcia akordio batera iritsi dira euren bideak banatzeko, eta kantabriarrak Gasteiztik urrun jarraituko du bere ibilbide profesionala, hiru denboraldiz taldean egon ondoren.
24 urteko atzelaria 2019ko udan iritsi zen eta bi lagapen izan ditu: bata Rayo Vallecanon (21 partida jokatu zituen) eta bestea Sportingen (39 partida jokatu zituen).
Azken denboraldi honetan atzelariak ia ez zuen partidarik izan Alaveseko entrenatzaileentzat eta bi partida baino ez zituen jokatu, bata Ligan eta bestea Errege Kopan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa