Alaves
FUTBOL-LIGA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Alaveseko entrenatzaileari txartel gorria atera zioten joan zen igandean, bere taldeak Bartzelonaren aurka jokatu zuen partidaren azken minutuetan, epailearen erabaki bat protestatzeagatik.
José Luis Mendilibar. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Jose Luis Mendilibar Alaveseko entrenatzaileari. Izan ere, Figueroa Vazquez epaileak txartel gorria erakutsi zion Zaldibarko teknikariari Alavesen eta Bartzelonaren arteko partidako (0-1) 90. minutuan, bere eremu teknikotik irteteagatik eta epaileak hartutako erabaki baten aurka "modu nabarmenean" behin eta berriz protesta egiteagatik.
Horrela, babazorroen entrenatzaileak ezingo du bere taldea zuzendu datorren larunbatean, Elxen aurkako norgehiagokan (14:00), ezta Mendizorrotzan otsailaren 13an, igandean, Valentziaren aurka jokatuko den 24. jardunaldiko lehian ere (14:00).
Horrez gain, zortzi jokalari (Darco Brasanac eta Nacho Vidal Osasunako jokalariak, tartean) jokatu ezinda geratuko dira hurrengo jardunaldian, 5 txartel hori pilatu baitituzte.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa