Alaves
Akziodunen Batzar Nagusia
A. A. | EITB MEDIA
Aurtengo denboraldirako aurrekontua 64.546.919 €-koa da, eta 2.930.298 €-ko galerak aurreikusten ditu, covid-19aren krisiaren ondorioz.
2020ko Alavesen Akziodunen Batzar Nagusia. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia
Alaveseko akziodunen % 99,5ek klubaren kontuak onartu zituzten astearte honetan, nahiz eta koronabirusaren pandemiaren eraginez jaitsiera nabarmena irudikatzen zuten. Alabaina, ez zuten kontrako botorik izan Akziodunen Batzar Nagusian izan zirenen artean.
Guztira, 58.272 akziok parte hartu zuten batzarrean, hau da, entitatearen kapital sozialaren % 82,26k, eta aurreko ekitaldiko kontuak botoen % 99,53rekin babestu zituzten. Aurtengo denboraldirako aurrekontuak, berriz, % 99,52ko oniritzia jaso zuen. Aurrekontu hori 64.546.919 eurokoa da, eta 2.930.298 euroko galerak aurreikusten ditu, covid-19aren ondorioz.
2019-20 denboraldian 430.372 euro irabazi zituen Gasteizko klubak. Diru-sarrera nabarmenena telebistetatik eratorritakoa izan zen (50 milioi euro). Horrez gain, 6 milioi euro baino gehiago merkaturatze eta publizitatetik jaso ziren, eta beste 18,9 milioi euro jokalarien salmentatik.
Aipatzekoa da partiden telebista-emankizunen diru-sarrerak ia 2,5 milioi euro murriztu zirela, eta, ondorioz, irabaziak ere murriztu egin zirela aldi berean.
Bestalde, Alfonso Fernandez de Troconiz Deportivo Alaveseko presidenteak, epe ertain eta luzerako esku artean dituzten lau proiektuak azaldu zituen: Jose Luis Compañon Kirol Hiria handitzea; Mendizorrotza estadioa handitzea; Salburuako 15. sektorea erostea eta Baskoniaren Kirol Hirian (BAKH) parte hartzea; eta NK Istra Kroaziako taldean inbertitzea.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa