20:11

Alaves

36. JARDUNALDIA

Alavesek puntu garrantzitsua lortu du Getaferen aurka (0-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Babazorroek golik sartu gabe jarraitzen dute, baina madrildarren aurka lortutako berdinketak 4 puntura arte zabaldu du jaitsiera postuekiko tartea.

  • Lucas Perez baloi bat errematatzeko zorian.

    Lucas Perez baloi bat errematatzeko zorian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek berebiziko garrantzia izan dezakeen puntua lortu du astelehen honetan Mendizorrotzan, Getaferen aurka jokatutako partida berdinduta (0-0), Santander Ligako 36. jardunaldian.

Horrela, etxekoek sei porroteko bolada gaiztoari amaiera eman diote, eta, bide batez, lau puntuko zuloa ireki dute jaitsierako postuekiko, bi jardunaldi besterik falta ez direnean.

Bi taldeak baloia bereganatzen saiatu dira lehen minutuetan, baina aurkariaren atera zuzeneko futbolarekin hurbiltzeko asmoz. Getafek geldikako jokaldietan eraman du arriskua, baina babazorroen defentsa eta Roberto Jimenez atezaina izan ditu aurrez aurre. Etxekoak, berriz, behin eta berriz saiatu dira ezker hegaletik, eta Burke eta Cabaco nor baino nor gehiago aritu dira bertan.

Zelaiaren bi aldeetan, zeharkako jaurtiketa ugari izan dira bata bestearen atzetik, baina aurkariaren atean apenas arriskurik sortu gabe. Gainera, defentsek ez dute arrisku handirik hartu, eta erasoko jokalariei baloi luzeak bidali besterik ez dute egin.

Halako batean, Jasonek aukera garbia izan du, Marc Cucurellaren pase on bat jaso ostean, baina Adrian Marinek eragotzi egin du Getafeko jokalariaren errematea ia dena alde zuenean.

Cucurellak berak ere abagune aparta izan du atsedenaldiaren atarian, Jorge Molina taldekidearekin bikain elkar ulertu eta gero, baina Bartzelonako harrobiko jokalariaren jaurtiketak Roberto Jimenezen ezker zutoinarekin egin du topo.

Madrilgo taldea hobeto sartu da bigarren zatian, eta errazago iritsi da gasteiztarren ate inguruetara. Gerora, Alavesen atzelariek defentsa tenkatu dute, eta Lucas Perezek aukera ederra izan du 63. minutuan, areatik gertu aldaratze bat jaso ostean. Aitzitik, David Soria gainditu behar zuenean, Erick Cabaco agertu da arabarren abagunea eragin duen hasierako akatsa zuzentzeko.

Talde biak gogor borrokatu dira baloia eskuratzeko, eta intentsitatea izan da nagusi futbolaren gainetik.

Alaves taldeko zaleek arnasa hartu dute 88. minutuan, epaileak Hugo Durok Getafeko jokalariak sartutako gola baliogabetu duenean, jokaldi horretan Jaime Matak baloia eskuarekin ukitu duela adierazi baitu, VARean ikuskatu ondoren.

Neurketak 9 minutuko luzapena izan du, eta azken txanpa horretan Roberto Jimenezek beste gol bat saihestu du Hugo Duroren jaurtiketa bat aldenduta.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Roberto, Aguirregabiriria (Tachi, 89. min), Laguardia, Ely, Adrian Marin, Manu, Pina (Camarasa, 80. min), Burke (Paulino, 74. min), Edgar, Joselu eta Lucas Perez (Borja Sainz, 89. min).

0 - Getafe: Soria, Cabaco, Djene, Timor, Olivera, Arambarri, Jason (Duro, 83. min), Maksimovic, Cucurella (Amath, 92. min), Jaime Mata eta Molina.

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horiak: Martin, Manu, Laguardia eta Ely (Alaves); Cucurella eta Mata (Getafe).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena