23:51

Alaves

Aldi baterako

Alaves-Baskonia Taldeak lan-erregulazioa ezarriko die jokalari eta langileei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Kirol eta administrazio egiturako langile guztiei eragingo die, baita Baskoniako eta Alaveseko jokalariei ere", hau da, guztira 766 laguni.

  • Saski Baskonia eta Alavesen armarriak.

    Saski Baskonia eta Alavesen armarriak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alaves-Baskonia Taldeak aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko die bere jokalari eta langile guztiei, hau da, guztira 766 langileri, "futbol- eta saskibaloi-lehiaketak aldi baterako bertan behera utzi dituztelako, Gobernuak dekretutako alarma-egoerak sortutako ezohiko egoeraren ondorioz".

Ohar baten bidez, Taldeak azaldu du "behartuta" eskatu duela aldi baterako erregulazioa, "ezinbestean, krisi honen eragina ahalik eta txikiena izateko".

Taldeko iturrien arabera, espedienteak Saski Baskoniako eta Alaveseko kirol- eta administraritza-arloko langile guztiei eragingo die".

"Agintariek jarduerara bueltatzea baimenduta, Zuzendaritzak hartu nahi ez zuen erabaki honen amaiera iritsiko da", adierazi dute, prentsa-ohar batean.

Halaber, zehaztu dute erakundeak kaltetu guztiei eman diela informazioa: "Edozein zalantzari erantzuteko prest gaudela esan genien".

Amaitzeko, Alaves-Baskonia Taldeak eskerrak eman dizkie aldi baterako lan-erregulazio honek eragindako langile guztiei; horrez gain, konfiantza agertu du, "ahalik eta lasterren" normaltasunera itzultzeko. "Garai latzak dira, baina egunero gaude partida hau irabaztetik gertuago".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena