Alaves
KORONABIRUSA KIROLEAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi taldeek kirol-jantzi berriak erabiliko dituzte lehiaketak martxan jartzean jokatuko dituzten lehen partidetan.
Osasun-langileak omentzeko Alavesen eta Baskoniaren jantziak. Argazkia: @alaves
Alavesek eta Kirolbet Baskoniak osasun arloko langileak omentzeko helburua duten kirol-jantzi berriak aurkeztu dituzte astelehen honetan. Ekimenaren asmoa da talde biek jantzi berri horiekin jardutea, lehiaketak martxan jarri ondoren jokatuko dituzten lehendabiziko neurketetan.
Era horretan, Baskonia Alaves Taldeak publikoki eskertu nahi izan du "osasun-erakundeek zailtasun handiko garai hauetan egiten ari diren ahalegina", koronabisurasen krisiari erreferentzia zuzena eginda.
Josean Querejeta Baskoniako presidente eta talde babazorroko akziodun nagusiak mezu instituzional bat eskaini du, talde osoaren partetik esker ona adierazteko "gizartea kolpatzen ari den pandemia desagerrarazten buru-belarri laguntzen ari diren pertsona guztiei".
"Horiei guztiei esker, partida hau ere irabazi egingo dugu", zehaztu du Querejetak.
Taldeak azaldu duenaren arabera, "Krisi-garai hauek gainditu eta normaltasunari berrekin ondoren, ekitaldi sinboliko bat egingo da. Bertan, omenaldia egingo zaie gorputz eta arima lan egiten ari diren osasun-langile guztiei, eta, bereziki, Erkidegoan modu nekaezinean lanean ari direnei".
Kamisetek aurrealdean zein atzealdean "OSI Araba" leloa eramango dute. OSI Arabak Gasteizko eta Arabako osasun-sare osoa barne hartzen du (ospitaleak eta anbulatorioak), birusari aurre egiten ari zaion Txagorritxuko Ospitalea buru dela.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa