23:35

Alaves

76 milioiko aurrekontua

Alaveseko akziodunek % 99ko babesarekin onartu dituzte kontuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

76 milioi eurotik gorako aurrekontua berretsi dute denboraldi honetarako.

  • 2019ko Alaveseko Akziodunen Batzarra.

    2019ko Alaveseko Akziodunen Batzarra. Argazkia: @alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alaveseko Akziodunen Batzarrean zeuden akziodunen % 99k baino gehiagok 2019-20 denboraldirako klubaren aurrekontua berretsi dute ostegun honetan. Guztizko aurrekontua 76.129.182 eurokoa da, eta bertan 1,5 milioi euro baino gehiagoko irabaziak aurreikusten dira.

Gasteizko erakundeak urtero sasoi honetan egin ohi duen akziodunen bileran, erakundeak duen kapital sozialaren % 83,14 egon da ordezkatuta, hots, 59.199 akzio.

Batzarrean, 2018-19 ekitaldiko diru-sarrerak aurkeztu dira, inoizko kopururik altuenera iritsi zirenak: 67.740.157 eurora, hain zuzen ere. Horrek esan nahi du aurreko ikasturtean baino zazpi milioi euro gehiago jaso zituztela, hau da, % 12,57 gehiago.

Gastuak, bestalde, 64.059.519 eurokoak izan ziren, ekitaldiaren hasierako aurreikuspenak baino 1,5 milioi gehiago.

Zuzendaritzako arduradunek azaldu dutenez, igoera horren arrazoia, neurri handi batean, diru-sarreren gorakadak eragin zuen; izan ere, desbideratze handiena langileen gastura bideratu zen, aurreko neguko merkatuan izandako alta- eta baja-mugimenduen ondorioz.

Horrenbestez, talde babazorroak emaitza positiboa lortu zuen zortzigarren urtez jarraian; izan ere, azken urteko irabaziak 3,6 milioi eurotik gorakoak izan ziren.

"Datu horiei esker, orain dela urte gutxira arte pentsatzea oso zailak ziren inbertsio eta ondare proiektuak egin daitezke", azaldu du Arabako taldeak prentsa ohar baten bidez. Iragan ekitaldian, besteak beste, asko inbertitu zuen klubak hainbat jokalariren eskubideak eskuratzeko.

Dena den, joan zen ekitaldian zehar ibilgetu materialean egindako esku-hartze nabarmenena Ibaiako instalazioetan egin zen, berrikuntza handia izan baitzuten.

Hala ere, Alavesek Baskoniaren Kirol Hiriaren (BAKH) kapital sozialaren % 50 eskuratu zuela ere azpimarratu behar da. Klubaren iritziz, mugimendu horrek "inbertsio-proiektu estrategiko bati" erantzuten dio, "hainbat proiektu" garatzeko aukera emango duen lursail baten erosketa barne hartzen baitu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena